Teorema II
Harrikua egittian, gaur egunian 75-80 urtetik goragoko emakumiak palangana bete urakin aklaratzen dittuez katxarruak. Zenbat eta gaztiagua izan, orduan eta gehixagotan jabonatzen dabe dana, eta gero txorropian aklaratu banan-banan.
Honen atzetik, ur korrientian erabilpenan sozializaziñua dagola esango neuke. 75-80 urteko emakumiak 10-12 urtekin hasten ziran etxeko lanak egitten, eta ikasi zeben denporan ez zan ur korrienterik egongo euren etxietan. Itturrittik ekarrittako pitxarkadia %150an aprobetxatu bihar.
¿Betetzen da teorema hau zuen etxietan, oi ene irakorle fidelak?
Lababajillasen erosleak lasaitu gaitezen izango da, baina gauza jakina "omen da" eskuz garbitzen baino ur gutxiago erabiltzen dela lababajillasarekin (noski, aurretik eskuz garbitu behar badira, orduan ez dakit nola egin kalkulua). Kontsumo elektriko aldetik balantza garbi dago.