1936ko Urrixan 25a
361025: EAEko gobernuak milizia desbardiñak batu eta bere ejerzitua sortzen dau.
Eusko Jaurlaritzan egoitza izango dan Carlton Hotelian, Agirre lehendakarixak errepublikazalien indar guztiak Euzko Gudarostean biltzen dittu. Moltzo nagusi bi dagoz, 45.000 bat soldaduzko ejerzitua osatuz:
- Bolondresen miliziak: EAJ (12 batalloi), JSU (9 batalloi), UGT-PSOE (7 batalloi), CNT (6 batalloi), PCE (4 batalloi), ELA-STV (3 batalloi), ANV (batalloi 2), Bizkaiko Mendigoxale Batza (batalloi 2), Izquierda y Union Republicana (batalloi 2).
- Mobilizatutako gaztiak: 4 reemplazo deittuko dira (1932, 1933, 1934 eta 1935).