Kolumnistak
Geruago eta gehixago aspertzen nabe izperringiak. Esan lajeikek, orokorrian, beti albiste bardiñak dakarrezela, ordena pizkat aldatuta. Baiña horren barruan, bereziki aspertzen nabe kolumnistak. Sasoi baten egunero erosten najuan izperringia, eta batzu gustora irakortzen najittuan. Baiña ba da denpora luzia, etxakixat ondo zergaittik, zutabiak atzera-eragitten nabela. Eta zutabegille biharra bera, tristia eta antzua begittandu: X denporan behin X karaktere bete biharra, gogorik izan edo ez, zeresanik izan edo ez... beti idatzi bihar, hutsune bat bete, relleno biharra. Eta hori begittantzen jataz oin zutabiak: margenak betetzeko rellenuak, lastua. Eta orokorrian, kazetaritzia: maketaziñuak lagatako hutsune horretara egokittutako idazkeria, pajina kopuru jakin bat egunero bete biharra. Mucha lata para poco espárrago, Gujenjeima legez.