Come mierda - La guarida de la ETA
Bratislava, 2004ko Urrillak 18, astelehena.
Popradeko punk kontzertu surrealista haren ostian, atzo Bratislavarako bidia hartu gajenduan Roko, Ane eta hirurok, Maia hanxe lagata (tortolituak banatu zittuan ¡snif snif!) eta bidai luzia izan gajenduan kapittalerarte, 5 ordu. Kantuan eta berbetan arinagua egin jakuan. Orainguan, Slovakia ziharkatzen genguazela, hango soro zabalak, fabrikak eta zentral termonuklearrak ikusitta... ekonomixa eta ekologixia izan genduzen hizpide, beti be diktadura komunistatik diktadura kapitalistarako transiziñuan kokatuta. "Lehen agintarixei gauza haundixak gustatzen jakezen. Fabrika batek, zenbat eta kei gehixago bota, orduan eta hobia zan". Dana zuan reutilizablia, kristalezkua, konpontzekua; gerora plastikua eta gauza desetxabliak etorri eta jentia zoratzen jarri zuan, dana botatzen eta zabor bolumena exponentzialki haundittuaz. "Lehen dendan produktu marka bakarra henkan, papel zatar baten batuta, baina genero ona behintzat; orain aldiz, milla markako produktuak jaukazak, baina danak kaka bera dittuk. Hori bai, zelofanezko papel polittetan batuta". Soy libre, puedo escoger el color de mi marrón.
Gaur goizian Erakundiaren ofizinetara joan gaittuk estufa bat erostera. Ia espainiar fronteran pikoluak ez dezkuen arazorik jartzen ETA berogaillua esku tartian hartzian.
Aupa primo,
Hormasprayko bilduma bezalakoa, ETA marka duten produktuen bilduma egin dezakezu. Hemen produktu batzuk ezagunak dira, eta zuen berogailutaz aparte hortik zehar ikusi ditudan batzuk:
seguru asko gehiago daudela...