1936ko Iraillan 13a.
360913 tagged map by user - Tagzania
360913: azken burruka gogorrak Donostiako defentsa-lerruan, eta arratsaldian golpistak hirixan sartu; Urolan gotortutako errepublikazalien eraso soltiak.
- Golpistak (Becerra) Orereta, Pasaia eta San Marcos fuertia okupatzen dabe goizian.
- Golpistak Santiagomendiko fuertia barriro eraso. Errepublikazaliak (asturianuak eta hegazkiñak) kontraeraso, eta burruka gogorrak 5 orduz luzatzen dira. Orereta eta Hernani golpisten esku geratzian, errepublikazaliak erretiratu eta golpistak Santiagomendi okupatu.
- Golpista avanzadilla bat (requete) Donostian sartzen da eguardixan, azken errepublikazaliak Orioko bidetik erretiradan dagozela. Arratsaldeko lauretarako Los Arcos, Cayuela eta Iruretagoienan tropak (6000 bat gizon) sartu eta dana okupatzen dabe.
- Errepublikazaliak (gudarixak) Azpeitti-Errezil-Albizturretik etorritta Urola ekialdeko defentsa-lerro baten egon dira orain arte: Mandubia-Murumendi-Albiztur-Bidania-Mendikute-Iturrioz-Zarateko Bentak-Andatza.
- Errepublikazalien erasuak: Union Vascongadakuak Andatzarrateko mendatia eraso, baiña golpisten erantzunak atzerarazi; Mendikuteko gudarixak Urkizu eraso.