Egunero hasten delako
Ramon Saizarbitorian nobela honek 70 hamarkadako komikixak ekarri jeztazak gogora. Edo zinia. Inpresionistia, desarrollo-nudo-desenlace korsetetik urten biharrakin... Idatzi zan momentuan (1969, uste dot) liburu hau superabanguardistia izan ei zuan euskal nobelagintzan; hala jiñuek, behintzat, ixa nobelia besain luziak diran prologo/analisi bixak –tostoi bi, bide batez esanda-. Protagonisten kontestua, bere zirkunstantzien ziheztasunak, irakorliak berak igarri bihar jittuk; kaso batian, eten bako monologuan diharduan pelma “profesional” baten jardunian, berba eta berba gai guztietaz eta bi gehixago, edozer isilik egon baiño hobe, eta hainbeste gaixen artian idazliak nobelako beste protagonistian situaziñuan dagozenen gaiñeko konsideraziño generiko, moralak eta bestelakuak egitten jittuk, bere drama hari buruz hausnartzeko edo.
Beste protagonista hori abortatu gura daben neska bat dok, Gisele, eta bere drama pertsonala kontatzen dok, batez be dialoguekin eta oso deskripziño polittekin. Zati hau gustatu jatak gehixago, batez be hiriko pasiuetan inguruko argi, neoi eta dendetako giro urbanua deskribatzian neskian egoera emozionala deskribatzeko paralelismuak egitten dittuanian.
Liburua orokorrian, egixa esan, ez nau engantxatu. Idazkera esperimental horrekin (eta bardin komikixetan, eta bardin zinian) kostatu egin izan jatak harixa jarraitzia, eta inpresiñua jaukat komunikatu gura dan gauzia (edukiña) ez daukala garrantzi askorik, eta bai ostera “edukiontzixa” (kontatzen dan formia, abanguardistia eta apurtzaillia izatia...). Susmua daukat gaiñera, idazliak artian gazteleraz pentsatzeko erreztasun gehixago zeukala euskeraz baiño, eta horrengaittik dala idazkeria nahikua korapillotsua (subordinatu askokin, eta...). Neuk behintzat nekez ulertzen najittuan hainbeste esaldi, esanguriangaittik barik esaldixan gramatikiangaittik. 35 urte geruago idatzittako “Gorde nazazu lurpian” ostera, askoz be gustorago irakorri juat idazteko euskal forma jatorraguak erabiltzen dittualako, eta gaiñera espresibidadia irabazitta.
Horretara: ez egik barriro liburu hau irakorri, Asier.
bai. Hobeto izango dok, badaezpada :-)