Diario de viaje de un refugiado español
Argazki honetan, Toribio Etxebarria gure aittitta Manuelekin agertzen dok, Txaltxanian lagun bazkari baten. 1964an etaratakua izango dala uste dot, Eibartik urten eta 30 urte geruago egin ahal izan zeban bisitta bakarrian. Ongietorri berua egin ei zetsen eibartarrak; hala eta guzti be ederra inpresiñua hartuko juan, kale guztiak aldatuta bonbardeo ostian.
Uste dot bere lan autobiografikuen sortia amaittu dotela, liburu honekin. Urgentzixazko egutegi bat dok, momentuan idatzitta. Espainiatik 1939an urten eta Venezuelara heldu arte Etxebarriak ibilbide luzia egin juan. Guzurra jirudik gaur egunetik begiratuta, abioia hartu eta ¡dra! hantxe plantatzen garan honetan. Batetik linea erregularrik ez zeguala: kargako ontzixak topatu bihar ziran norbere helbururutzko bidian; gero, pasajero moduan admitidu bihar hinttuen; gero, bisauak eta tramite burokratiko ugari eta lentuak aurrera etara bihar ziran... Bestetik, errefuxiatu status politikuak emoten zeban berezko inseguridade, arbitrariedade eta arriskua, 2º Mundu Gudia martxan zeguala. Bata eta bestian artian, urte bat emoten jok Frantziatik urten ezinda. Azkenian lortutakuan, barko eta paradetan beste sei hille emoten jittuk Venezuelarako bidian: Martinicara joiak lehelengo, parada luze bat bertan eginda; Dominikar Errepublikatik juan leike bakarrik Caracasera, eta hara doian onzi baten sartzia lortzen jok; han beste tenporada bat pasatutakuan, Venezuelara salto egittia lortzen jok.
Bere 6 hillabeteko barku bidaian idatzittako egutegi bat dok hau, eta halako estrukturia eta idazkeria jaukak. Espontaneua, gabero imajinatzen juagu Etxebarria eguneko inpresiñuak lau berbatan jasotzen. Gerrian gorabeherak, Hitler eta Staliñek paktua egin dabela, gero alkarrekin gerran sartzen dirala; barkutik ikusten dittuezen paisaje ezezagunen barri emoten; beste pasajeruen observaziño aspertuak; traba burokratiko edo barku egoki bat topatu eziñak lihorrian pasatu eragindako denpora luze eta batzutan desesperatuak... Etxebarriak etxok, aurreko liburuan legez, testua txukundu eta berridazteko astirik hartzen. Dagon modura ¡part! botatzen jok bota biharrekua, kubierta gainian manta azpixan doiazen errefuxiatuetako baten pentsamenduak.