Recordando la guerra
Gizon honen idazkeria oso atsegiña egitten jatak, berez. Bardin detza zer kontatzen diharduan, bere galbaittik pasatzian gaixa gozatu egitten jok. Liburu hau “Viaje al país de los Recuerdos”-en jarraipen bat dala esan leike, edo azken fiñian liburu bera. Etxebarria, bere zahartzaruan, oroimenan harixari tiraka hasten da eta ez dau kontakizun lineala egitten. Idazkera estilo berezi batekin, fitxa moduko batzu egitten dittuk eta gai baten gainian egitten jok berba, beste gai marjinal eta sekundario ugariz errelazionatuta baiña. Bajirudik fitxa asko “zabalik” izaten zittuala, eta oroimenak etorri ahala batian edo bestian sartu... idazkera xelebre honetatik urtetzen dan testu finala oso ariña dok, apur bat kaotikua baiña era berian ordenatua, eta datu bat topatzeko nahikua erreza.
Etxebarriak etxuan aukera askorik izango hamen agertzen dittuan kezketaz nasai jarduteko, bere inguruko jentiakin. Edo igual bai, telebisiño barik etxian eta lagunartian berba eta berba egittia askoz be normalagua zuan sasoi háretan. Dana dala liburu honetan be bere barruko hainbeste alderdi maittagarri isladatzen dittuk: “pertsona nagusixen munduko” kezken artian (gerran Espainiar estatuko goi maillako funtzionario ibiltzia tokatu jakon, gobernuari lehelengo Valenciara, gero Bartzelonara eta gero Frantziara jarraittuta) gaztetandik bizi osuan iraun juan pertsona sensible eta on-nahixa agertzen jakuk: bardin dok bonbardeo batetik txiripaz libratu, errefuxiatu artian iges ibilli, edo Gestapo nazixa atzetik izan, mitxeleta edo lur-txakur arraro bat ikustian haren atzetik juango dok Etxebarria, naturalezako gauza guztiekin legez harrittuta. “Bere bizitzako egunik zoriontsuen” legez izendatzen dittu Frantziako herri desbardiñetan konfinatuta pasatu bihar izan zittuan egunak; Espainiako gerria eta Munduko Bigarrenan artian harrapatuta, eurekin zer gertatuko zan jakin barik, han ibiltzen ei zuan gure gizona baso eta soluetatik bere kautan, irakortzen edo momorruei erreparatzen, nasai.
Errefuxiatuak ixa-ixa eskekuen moruan zebizen, ahal zan tokixan bizi izaten. Uste dot Amboisen izan zala, andra eta alabiakin batera etxe edo borda zahar baten sartu zittuezela, su bajua eta lurrezko soluakin. Pasarte barregarrixa dok: etxeko andrei etxaken bape gustau suan asuntua antza, zikiña eta gatxa dalako gobernatzen; baiña bera ume baten modura bere 50 urtiekin, pozik erdi-aruan moduan bizitziagaittik...
Estilo tragikomiko baten, bere eguneroko bizitzako gauzak jakitzen goiaz inguruko egoera politiko eta belikuan txertatuta. Oso interesgarrixa egin jatak, adibidez, jakitzia zer gertatzen zuan Espainiatik igez zoian errefuxiatu ufalakin: frantses “libriak” harrapatu ezkeriok, errefuxiatu esparru batera; frantses “okupatuak” harrapatu ezkeriok, Falange eta Gestapokin Espainiara. Orduan, iges denpora guztian...
Beste detalle pare bat: ade batetik, Etxebarrian aittamen baten ikusten dok zelan hasi jakon euskerian gaiñeko interesa; antza danez Burdeosen bibliotekan “ezkutatzen” zan (bajirudik nazi eta falangekuak etxuela han begiratzen) eta han euskerian gaiñeko liburuak izan zittuan esku tartian. Handik sortu ei jakon eibarko euskeria aztertzeko guria, eta 1941rako ba zeukan zeozer aurreratuta (gero suntsittu egin bihar izan juan beste papel konprometigarrixekin batera). Eta bestetik, bere alabak biblioteconomia ikasitta hortik bizi ziranez, bera be liburuzalia izanda gauza bera egittia okurridu jakola. Hantxe juaten zala Unibertsidadera 20 urteko neskatilla artian, 60 urteko gizona. Urte bakarra egin ahal izan juan baiña, estadu kolpe batengaittik Unibertsidadia itxi egin zalako... Baina honek Etxebarrian pertsonalidade erakargarrixan beste pintzelada adierazgarri bat lagatzen jezkuk.
Eta azkenik, liburuan amaieria be gustatu jatak: derrepente, ezelako konklusiño barik:
“Final. Y aquí hago punto, aunque algo más podría decir todavía, pues soy de los que me canso de un trabajo y tengo que variar. Caracas, 20 de Febrero 1958”.