Gorde nazazu lurpean
Asko gozatzen najabik liburu hau. Hain da ze, amaittu eta gerorako laga ohi doten errekapitulaziñua aurreratzeko gogua sartu jatak, UEUko afalordurako tarte mortu honetan.
Ramon Saizarbitorian idazlanik ez najuan irakorri oin arte eta berari buruz neukan irudi bakarra asssspaldiko artikulo periodistiko bat zan, euskal idazle “barrixei” buruzkua, eta gogoratzian arrazoi bakarra da, gizon guapua eritxi netzala, melankoliko itxuraduna bere bizar haundi eta ule luziekin. Horrengaittik eta beste komentarixo solteren batengaittik, existentzialista-hilletajole-mañoso-depresibo irudixa neukan Saizarbitorian gaiñian. Aspaldi hartutako maximiari jarraittuta (“la filosofia mata”), sekulan etxuat tipo honen liburu bat hartzeko gogorik izan, beraz.
Baiña Anen liburutegixari eskerrak, “eguneraketa azeleratuan” najabik eta sorpresak bata bestian atzekuak dittuk. Lehelengo istorixia GCE inguruko susedido baten ingurukua dala, eta hari horretatik tiraka... asko atsegin doten estiluan eta hizkuntza landu baiña irakurt(oso)errezian egindako liburu honekin topatu nauk.
Lehelengo istorixatik “Gudari zaharraren gerra galdua” agure zaharren, aintziñako jentian pentsamendu eta bizitzian ikusmoldia modu ezaugarri eta entrañablian isladatzen jok.
Bigarrenguan, “Rossettiren obsesioa”, harrittu egin nauk zelan, piperrik interesatzen ez jatazen gaixetatik hasitta (arte tratantiak, metaliteratura) gizon baten kakanahaste mentala, obsesiñua eta miserabilidadia lehelengo pertsonan kontatzen dan. Bereziki gogaitzen naben pertsona horren erretratua egitten maisua dok idazlia: indezisiñuan beti eta benetan pentsatzen dabena ezin izaten dabena esan, bere pajeo mentaletan galduta
Hirugarrena, “Marcel Martinen aitatasun ukatua” etxatak hainbeste gustatu; baiña, hala eta guzti be, ona.
“Bi bihotz, hilobi bat” laugarrena. Beste pertsona tipo arrunt baten deskribapen magistrala: txikiterua, motza, pertsonalidade bakua... eta bere bizimodu zihero opresibuan irudi erreal eta era berian barregarrixa.
Eta azkena “Asaba zaharren baratza”: hau be ona, bikainen artian.
Tira, sorpresa majua liburu honekin.Oindik aurrera ez detzat iges egingo autore honi behintzat. Eta betikua: ¿nundik titulo hori? Ba etxakixat, baiña zelan edo halan historixa guztietan hillobixak eta hildakuak agertzen dirazelako izango dok kontizu. Pentsau nik.
Oin dala 20 urte inguru irakorriko najuan. Nere iritzixa, hortaz, ez oso fidagarrixa. Baina nere gaztaroko eleberri kutunenen artian jakat: "Egunero hasten delako" (Saizarbitoria, 1969).
Ez nok gogoratzen, ez zer gertatzen dan, ez zer eleberri klase dan, ez ezer. Baina bai, izugarri gustau jatala.
Ez juat nahi barriro irakortzerik; nahixago juat barruan dakaten rekuerdo eder hori holaxen gorde, gaztaroko lehelengo laztanak moduan, gaitz guztien gaiñetik, ahaztezin.
http://www.euskaraz.net/donostia/idazleak/liburuak/00358.htm
http://www.armiarma.com/zarate/azt114.htm