Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Gurs-eko konzentraziño esparruan

Gurs-eko konzentraziño esparruan

txiko 2006/07/14 23:20

Entzunda najeukan bai, gerrako kanposantu batetik pasatzia zelako inpresionantia izaten dan. Azkena amari, Normandian ikusittakua. Baiña sekulan etxatak tokau halako batian egotia gaur arte; eta bai, plastateko baten modukua izan dok.

Barkoxetik Baionarutz, Gurs-etik pasatu bihar nintzuan, eta denporaz niñoianez ba, geratu egin nok. Lehelengo momentutik geratu nok inpresionauta, sarreran halako arte-montaje bat dago-eta. Izan be, konzentraziño eremutik gitxi geratzen da, urte batzutan ruinetan geratu eta guztiz desmantelatu ziralako egurrezko eraikin guztiak, eta 1946xan zugaitzak landatu. Geratzen dana berez zangak, bidiak, eta presuak egindako bide harriztatu batzu dira. Sarrerako arte-montajiori judixo batek 1994ian egindakua dok, trenbidia, andena, alanbradak, porlana eta barrakoi bat irudikatzen.

Basua itzala dok. Itzala gero. Eta ikaria emoten jok pentsatzia Gurs kanpo “txikixa” izan zala. ¿Haundixak zer izango zittuan ba?

Hasieran, Espainiatik etorrittako refugiauak hartzeko eraiki zuan, 1939xan. Hantxe sartzen jittuezen alanbrada artian, traban egon ez zeittien. Begi txarrez ikusitta gaiñera, ze Ipar Euskalherrixan (Zuberoatik 5 kilometrora gagoz, Bearne vascofonuan) eskuin-muturra zan nagusi. EAJ-ko gudarixak erretiratuta, kristiñau gitxi jeguazen Gurs-etik pasatutako 32.385 errepublikazalien artian (tartian 6.555 euskaldun eta 6.808 brigada internazionaletakuak). Gero gerra mundialian jente gehixago sartzeko erabilliko juen: 26.641 judixo, 1.470 frantses eta 63 ijitto etorri zittuan Gurs-eko bide lokaztu eta txabola-ugarte (“ilot”) egurrezkuen artian usteltzera.

Hamahiru txabola-ugarte jeguazen, alkarrengandik alanbradekin isolatuta; ugarte bakoitzian 1740 errefuxiatu, 30 barrakoittan sartuta

Esandako moduan, gaur egunian parte haundiña basua dok. Eskulturia dagoan inguru horretan dagoz oroitarri batzu, enfermera baten postua (refugiauekin ondo portatzen ei zana, eta eskerronez etxuen eraikiña desmontatu), ur deposittuan oiñarrixa... eta kanposantua.

Hildakuak 1.072 izan ziran konzentraziño esparruan 1939tik 1943era. Gehixen-gehixenak judixuak izan zittuan, baiña kanposanto barrenera helduta errepublikazalien txokua jagok: milizianuak eta brigada internazionaletakuak. Lapida bakoitzak zintta gorri-hori-morau bana jaukak jarritta gaiñian harritxo batzukin eutsitta, bateronbatek ipiñitta.

Hamen ostian joiak argazki sorta luzia:

Artikuloburuan agertzen dan antzeko ikuspuntutik, gaur egunian

"Ugarte" bakoitzan inguruan jeguazen bidiak eta banaketak markatuta jagozak, proportziñuen ideia bat egin daigun

Hona errefujiatuetako batek egindako marrazki bat; Gurs-en bizi izandakuak bereziki goguan jaukek eurixa egittian (takian potian) bidietan egitten zuan basatzia

"Ugarte" bakoitzan barrura sartu ezkeriok (baso eta sasitzan) zanga haundixak topatu geinkez, kloakak itxuria

Esandako moduan, nahiz eta gehixena desmantelatuta eta basuak janda egon, dependentzia bakoitzak zeukan tokixak señalizatuta jagozak; hamen lokutorixua, presuak bisittatzera zetozenendako

Horra "ugartien" distribuziñua; fijatu ezkeriok, bakoitzan inguruko alanbraden distribuziñuakin

Errepublikazale talde bat

Baso barrura sartu...

...eta "gauzak" agertzen dira

Adibidez, bide printzipaletik pizkat apartatuta..

...presuak eurak porlanez harriztatutako "kale" printzipaletako baten arrastuak

Barrakoi horma bat harbel legez erabillitta, errefuxiatu ikasle eta maisuak

Tximiñuak kaixolan legez

Hónek goiko argazkixok 1994n egindako monumentua dira, konzentraziño esparruetan hildako ehundaka millaka pertsonak gogoratzeko. Gurs-en ez zan egon trenik. Hor agertzen dan barrakoi eskeletua bai da hamen eguazenen erreprodukziñua

Oroitarri asko dagoz Gursen, erakunde desbardiñak eraikittakuak: EAEko jaurlaritza, Baden-go komunitate judua...

Eta azkenik, kanposantua

Kanposantuko gehixenak judixuak dira. Baiña plaka honetan, argitzen da errepublikazaliak be topatuko doguzela bertan

Sartu eta 1.072 lapida artian pasiatzen hasten gara; baiña begiratu han, barrenian, zugaitzen artian

Kanposantuko barrenian, errepublikazaliendako txoko berezi bat gorde da

Bere oroitarrixan inskripziñua hauxe dala

Batzuk errepresiño motibo bikotxa izan zeben: gorrixak eta gaiñera judixuak

Gerria galdu zeben, baiña arrazoia edo maittasunan indarrak banderatxo errepublikazale bana mantentzen dau euren hillarrixen gaiñian, 70 urte eta gero

etiketak: zuberoa, gce
Lide
Lide dio:
2013/12/13 10:33
4 urtian 1072 hildako, buffff... eztet pentsatu re in nahi nolakuak izango zian bizi-baldintzak. Nere aitonak suertia izango zun, ze 2-3 urtez eontzan Landetan igesita, basuan lanian. Behintzat lana billatu zun eta han etzan gaixki eon. Euskal Herrira bueltatzian harrapatu intzuen eta bi kontzentrazio-esparrutan eontzan, ordia, Burgosen eta Puerto Santa Marían. Honen antzekuak izango zian hayek e...
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024