Karreterako fristixak
Ez nauk asko ibiltzen karreteraz. Kotxian ibiltziak mortalian aspertzen nauk, eta ahal dan gehixenetan autobusa hartzen juat biharrera juateko, edo egualdi onakin bizikletia. Horregaittik –errutinako gauzia ez dalako- kotxia hartzia tokatzen jatanian, zeozekin entretenidu bihar eta kiroldegixan modura jokatzen juat (han be borondate haundi barik ibiltzen naizen seiñale): inguruko fauniari erreparatu. Hango moruan, hamen be inguruko gidarixei eta oiñezkuei begiratzen jetzadaz denporia pasatzeko.
*Ziklista kakalarrixak*
Ni neu ziklistia naizen aldetik, ulertzen juat kotxe bat atzian izatian urduri jartzen dala txirrindularixa. Baiña ezinbestekua dok seguridaderako, eta izorrau bihar; edonun adelantatzia dok bestia, eta iñork neuri egittia gustatzen etxatan moruan, ba nik be ez dittudaz ziklistak edonun adelantatzen. Eta hala tokatzen da batzutan, kilometro batzu egittia ziklistia aurretik, eta nere kotxia atzetik, sosiguz. Nik etxaukat horretan problemarik, kotxian ibiltzia daukan gauzia dok-eta; baiña txirrindulari batzuei halako egonezin bat sartzen jakue, nun modu konpulsibo baten eskuakin “paso” emoten hasten dittuk, hire kotxia atzetik kendu guran. Eta jakiña: nik ez ba daukat visibilidaderik, etxuat pasatzen. Nahiz eta ziklistia seiñaleka ibilli. Etxatak ba gitxittan pasau, kakalarrixeri jaramon egiñ, honutz datorren kotxia agertu, bolantazua, eta ziklistia baztarra jo biharrian jarri. Bihar ez dana gertatu ezkeriok, ¿zer? errua neuria. Retrobisoretik begiratuta, ikustekua izanten dok kakapirrixan arpegi zurixa. Hurrenguan etxok “paso” emongo harek, ez...
Orduan: hórrek sustuak gertatu ostekua dok nere jarreriau. Oin, ziklista baten atzian jartzen naizenian visibilidadia daukaten zati baten zain, dibertigarrixa izaten dok haren jarreria asmatzia. Gehixenak zirkiñik be etxuek egitten (jarrera egokixa); batzu, “pasua” behin emon eta adelantatzen ez duala ikustian etxuek insistitzen; eta bakan batzu ostera, sutan jartzen dittuk. “Benga” eta “benga”, behiñ eta barriro, eta azkenian buruari bueltia egin eta oju bebai, norbera izango balitza legez txarto dabillena. Nere partetik ¿zer egingo juat ba? Barre, eta visibilidadia daukatenian (ez lehenago, txirrindu-larrixa ahotik bitsetan jarri arren) orduan adelantatu.
Eta ezpadabe halakorik nahi, ba, etxakixat ba, velodromo batera juatia jaukek.
Los que “les gusta conducir”.
Normalian kotxe haundi eta karuak izaten dittuk, edadeko gizonezkuak gidatuta. Udan, ukondo puntia leihatillatik bistan darabixe, 20-30 km.orduko abixaran. Sekulan bez 40 baiño gehixago. Esan bihar dot ni ez naizela bizkor ibiltzeko zalia –nahiz eta prisaka ibilli-, baiña kotxe anuntzixo ha jarraitzen daben gidari klase honen abixaria ez dok izaten seguridaderako onena, orraittiok. Lekeittio inguruko errepidietan normala dok 70an ibiltzia, eta halako bat kurba oste baten suertatu ezkeriok, oso erreza dok ipurdikara on bat hartzia turistiak; ze, dana esan biharra jagok, gehixenak bilbotar itxurakuak izaten dittuk, andria pasiuan etaratakuak. Eta aldagarri arriskutsu/irritantiago bat ba jagok, ez pentsatu: azelera-frena eten barik dabillena. Normalian paisajia edertzen danian gertatzen dok: gure aurrian daroiagun “itxasontziko gidarixa”, panorama zirraragarrixakin aztoratuta, nahi barik azeleradoria nasaittu, eta 40, 30, 20, 10ra... jaisten da. Orduan, derrepente konturatu eta azeleratu egitten dau... hurrengo atx, basarri edo lapatz ondotik pasatu arte. Eta atzekuak –kola luzia egitten dok, azkenian- bere zotiñen erritmuan dantzan.
Autoestima bako kotxe gidarixak.
Baten entzun najuan, eta ¡ala jainkua! sarri baieztatzen dan gauzia dala: “Gidari baten autoestimia, bere automobillan zilindradian inversamente proportzionala da”. Nere inguruan suertatzen jatazenak normalian markiñarrak izaten dittuk, baiña tira, pentsatzen juat eskualde bakoitzian izango dala kotxe-karreren zaletasun haundiko herriren bat. Hónen kasua arruntagua dok: zure kotxian popatik 30 bat zentimetrotara mantentzia, eta ezin dan lekuetan adelantatzia. Lehelengo kasuetan, sistema erreza erabiltzen juat: lantzian behiñ tik-tik-tik frenuan pedala ikutu, justo-justo argi gorrixak ixotzeko laiñ baiña benetan frenatu barik, Txus Jaio frustratua sustatu eta pizkat urrindu deiñ. Eta bigarrenian, soluziñua emon ez baiña asaskatu bai egitten daben maniobria: sasi-fitipaldixa pasatu eta gero, argi edo klaxonakin atentziñua deittu eta retrobisorera begiratzen dabenerako, eskua leiho kanpuan izan erdiko hatzaparra gora. Dana nasai-nasai baiña, eta irribarre internua galdu barik.
Horra hiru espezie, asfalto gaiñeko oihaneko fristixen artian. Gehixago ba jagozak, baiña ni asaskatu nauk nahikua ¡Goguak najittuan gero, honen gaiñian idazteko! Killo ta erdiko mokordua errunda leztxe geratu nauk. To, hori.