Espainiako Guda Zibilleko kronologixia Euskal Herrixan
Bizi osua darabiltt inguruan Gerra Zibilla eta bere ondorixuak. Etxe gaineko mendixetan trintxerak eta porlanezko arrastuak; nagusixak bizi izandakuak (bonbardeuak, kartzela, abiaziñua, ebakuaziñuak, inkautaziñuak...); Gernikako urteroko urteurrena; Kajoitxun argazkixak; Eibarko eraikin zaharren gabezixa sospetxosua... Nahiz eta ni 35 urte geruago jaixotakua izan, burruka háren oihartzunak bizi-bizixak izan dira nere inguruan beti. Hala eta guztiz be, ez nau sekula bereziki interesatu izan. Historixa gai guztiak gustatzen jatazen legez, hala jakin izan dittudaz gerrako kontuak be, baiña berotasun berezirik barik.
Baiña ba dira detalle batzu, nere barruan gai hau “bestien modukua” ez dala izan pentsatuarazten nabenak. Interesatzen ez ba jataz... ¿zergaittik sirena bat entzutzian hotzikaria sartu izan jata beti? ¿zergaittik fantaseatzen neban umetan, Urkotik kañoi antiaereo batekin bonbardero guztiak garbitzen nittuala, amorru eta etsipenez? ¿zergaittik negar egitten doten pelikula bakarrak gerrakuak izaten dira?
Badirudi gaixa eskillarapian gordeta izan dotela beti, eta hautsa kentzeko momentu ekidineziña atzeratzen eta atzeratzen ibilli izan naizela oin arte. Informaziño kantidade itzala, eta nere inguruko fantasma ugarixak visible bihurtuko dirala jakitziak atzerarazi egin nabelako, edo... ez dakit. Alfombrapian egon da beti, lotan, eta halako baten nere bizitzan sartu da granada batek eztanda egitten daben modura.
Lagun baten gonbidapena porlan zati zahar batzu ezagutzeko; horren informaziño billa, gerrako arrastuak katalogatu nahixan dabillen taldia topatu; Bilboko jente batek egindako ibillaldi gidatu bat Bilboko Burdinezko Hesittik... eta kausalidadezko karanbola bati jarraittuta, Guda Zibillakin parez pare topatu naiz, nahi ez dotela. Berak deittu nau, eta nik gonbidapena jaso.
Han gertatu zana ulertzeko lehelengo pausua, golpisten erasuak eta errepublikazalien erresistentzixia espazial eta tenporalki kokatzia izan da. Horretarako, mobimenduak eta fetxak bildu eta mapan kokatu dittudaz egunik egun. Etxata ezer kostatzen daukaten materixala blogian argittaratzia, eta biharbada iñori interesatu leikixolakuan, hortxe doia.
Oharra: toki izen batzu ezin izan dittudaz mapan lokalizatu (“Loma roja”, “Monte Cónico”...) eta beraz eskertuko dot hónen gaiñeko barrixa izatia. Era berian, beste inprezisiño edo dato okerrik ikusten dabenak egin deixala bildur barik bere komentarixua.
Ba jakintzazula gustorasko irakurriko dituen norbait izango dala hor nunbait!!