Azken fusila
Nobela mingotxa dok hau, 1950ko hamarkada illunian kokatuta. Makisak etsitta eta bakardadian burrukia abandonatu zebeneko giro opresibua ondo usaintzen dok Mundaka inguruan girotutako kontakizunian. Pinttura estilo batekin alderatuta, impresionistia dala esango najeukek. Gertakarixen hari lineala milla zatittan mozten jok Jimenezek, kontestua eta detalliak isildu eta Onofre protagonistian begi bigurrixetatik errealidadiari begiratuta, haitzulo baten linternian fokuak esferako puntutxo bakarra erakusten daben legez. Begirakune partikularra, eta hortik kanpora geratzen dan guztia (gehixena) norberak imajinatu bihar.
Onofren karakterizaziñua gustatu jatak gehixen. Gizon torturatua barrutik, pintzelada lodi eta bortitzekin maisuki pinttatzen jok idazliak bere barruko... ¿degeneraziñua, desmoronamendua? Etxakixat zela esan. Amaieria be, ezohizkua dok; pajina batzu lehenago esaten najuan: “Hara, aurretik badakitt zela amaittuko dan hau: Onofre epelak bere gerra denporako pasibidadian zamia arintzeko, ekintza heroiko baten hilko da”. Ba ez. Amaieria erreala da, bere hotz eta gristasun garratzakin.
Kostatu egin jatak hizkuntzia irunstia. Etxakixat nik, nere kostunbre faltia izango dalakuan najagok, eze, etxuat uste parian tokatutako euskerazko idazle danak txarrak izango diranik orraittiok. Dana dala, bai uste juat Jimenez honek pixkat gaztelerian estrukturia emoten detzala bere idazkeriari: esaldi subordinatu asko, oso luziak eta korapillotsuak... Erramun Gerrikagoitiak bere blogian deskuartizatzeko morokuak. Berak errejistro bi erabiltzen jittuk, batueria narradoriandako eta bizkaieria dialoguetarako. Batuerazko zatixetan izan jittuadaz ulertzeko arazo haundiñak; dialoguetan errezago baiña ez euskalkixan jeguazelako, esaldixak motz eta zatikatuaguak ziralako baiño. Erratak majo zittuan be, batez be azken partian (Susak beste korrektore bat hartuko ete juan). Halan da eze, korapillo eta errata, esaldi batzutan ataskatu eta ulertu barik jo-ta-pasa egin bihar, irakortzen jarraittu nahi baneban.
Kuadro inpresionista horretako inpresiño sakonena, arrarua badok be, Onofren tabako hatsa izan dok. Erre ta erre ta erre pasatu jok nobela osua (¿idazlian isladia?) eta harekin berba egin ezkeriok bere ahua metro ta erdira izatia onena. ¡Antza...!