Los anarquistas y la guerra en Euskadi. La comuna de San Sebastián.
Idazlia ez dan pertsona baten idazkixak xarma berezixa jaukak. Bere militantzixia aldia guztietatik igartzen jakok Manuel Chiapusori, etxok bape ahalegiñik egitten neutrala izateko. Donostiako erretaguardixako girua modu zirraragarrixan deskribatzen jok. CNTko intendentzian jeguan, eta Gipuzkoako frente desbardiñak bisittatu zittuan. Liburua Donostiako ebakuaziñuakin amaitzen dok, 36ko Irail hasieran.
Aittatzekua dok anarkismo teorikotik “realpolitik”era pasatzeko pauso traumatikua. Donostian, artian Autonomi Estatutu barik eta EAJ-ko gudarixak gerran parte hartzen ez zebela, gobernu erakundiak desegin eta kaosian geratu zuan dana, atzera berrantolatu bihar izan zebela: hasi transportietatik, justizia, abastezimenduak, eta jakiña arlo militarrerarte. CNT-a be –ordurarte “joko politikotik” automarginatua- kaos horren antolaketan parte aktibua izan juan, eta Chiapusok teorixak praktikan jartzian sortutako kontradikziñuen lekukua dok, erabaki efektibuak eta prinzipixuei fideltasuna uztartzeko ahalegiñetan.
Xelebria dok bebai darabixan hizkuntzia. Berez gerra aurreko diskurtsuetan barrokismua bazuan nagusi, kutsu berezixa hartzen juen bihargin xume autodidaktak egindako berbak baziran. Halakua dok Chiapuson liburua: gerrako kontuak kontatziaz gain, dialogo asko agertzen dittuk, eta bertan orduko langille libertarixuen berba egitteko formia nahikua fidela jirudik. Euren buruhaustiak eta kezkak, kaleko berbeta eta filosofixa politikuan nahaste kuriosuan.
Liburua hamen irakorri leike.