Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Matrallakuak partitzen

Matrallakuak partitzen

txiko 2006/05/30 02:00

img_530

Ondiok zapatuko aje guztia kendu barik, horra burutaziño batzu Eibarko Matrallako irratixan gaiñian.

Lau urte bete dittu aurten “0”tik hasittako radixo libriak. Hasieran Pottoka izena berreskuratu nahi izan ba genduan be, arrazoi onak zeguazen izena aldatzeko; printzipalena, hizkuntza irizpidiak eta antolakuntzia zihero desbardiña zalako. Horretara etorri zan izen barrixa asmatziana.

Urteurren ospakizunak prestatzeko deialdixakin batera S.O.S. mensaje bat bidaltzen zan, radixua aurrera etaratzen saiatzeko deittuta. Gauzak txarto zoiazela siñistuta juan nintzan billerara (arazo kronikuak: jente faltia eta diru faltia) eta disolbatzeko plan formal batekin. Ba neukazen pentsatuta propuestak: materixala zein radixori eskaiñi, likidaziñoko lamaikuak zein talderi emon... Baiña ustekabe gozo bat hartu neban billeran: bizi da, osasun nahikua onez gaiñera.

Zapatuan, Matrallakokin batera ibilbide paralelua egindako Tallarra Gaztetxian bertan egin zan urteroko jaialdixa, eta hara juan nintzan Lekeittiotik. Barriro suspikazixiak jota, betiko lau katuak topatzeko esperantzan juan nintzan Asua Errekara eta, to, beste ustekabia: gaztetxia topera. Musika taldien arrimuan etorrittako jentia (E-dolls, PAM, Los envidiosos) izango zan edo ez, baiña kontua da gabeko 5.00ak arte egon zala jarania han, eta nik aspaldixan ez nebala hain ondo pasatu.

Badiruri radixua krisixan dagoala. Asko esatia da igual, baiña... hortxe dago medixo bat, helburu desbardiñak lantzeko: agitaziño soziala egin nahi dabenak, hor dauka bere “speakers cornerra”; musikia entzun eta zabaldu nahi dabena, bere medixo naturala; exhibizionismua edo kreatibidadia landu nahi dabenak, mugabako aukerak; eguneroko lanetik “deskonektau” eta ondo pasatzia besterik nahi ez dabenak, horra evasiño forma bat, duhan. Baiña... jente gitxi agertzen da programak egittera. Aurreiritzixak: gatxa dala, kuadrilla itxi bat garala... edo lotsak, edo beste barik modatik kanpoko gauzia dala... Ez dakit ba, zer izango dan. Baiña jakingo baleu jentia zelako ondo pasatzen dogun radixua egitten, zelan gozatzen dan mikruakin, soiñu ediziñuakin, gabeko ordu txikixetako giro sorginduakin...

Bueno: Matrallako ondiok ez da hil ¡aprobetxatu!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024