Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Otto Pette

Otto Pette

orakulua 2006/05/22 21:38

Uste eze Okzitania aldeko euskal erresumaren baten kokatzen dabela Anjel Lertxundik Erdi Aroko nobela hau. Izurri baltzan sasoian. “Flash-back” estrukturia, batetik, eta hizkuntzian aberastasuna bestetik, hasieran harixa hartzia galazoten zesten; baiña bigarrengo egunerako gaindittuta jeguazen oztopo danak, eta egunetik egunera engantxatu eta geruago eta bizkorrago irakortzen juan nok, azken egunetan takada bakoitzian 20-30 pajina iruntsi arte.

Printzipioz nobelia nahikua errealistia dok, eta horixe da gehixen gustau jatana: usaiñen, illuntasunen, toki zikiñen deskribapenetan batez be bertako giro errealakin fantaseatu ahal izan juat, benetan bertara trasladatuta. Baiña estruktura konplikatu horretan gertakari ugari eta bigurri guztiak enkajatu bihar horretan, ba dira faktore ez oso sinesgarrixak; nobela guztian giro errealista horren aldian pizkat “txirriatu” egitten dabenak: estoldetako biztanlien kontua bat, azkenian protagonista bixen heriotzian susmatzen dan esku sobrenaturala bestia...

Dana dala, istorixia entretenigarrixa dok guztiz, eta zer pentsatua emoten jok, irakorketa aktibua eskatzen dok ñabardura guztietaz jabetzeko. Hizkera aberatsa dala eta, hiztegixa aldian erabiltzekotan egon nintzuan dan-dana ulertzeko, baiña egixa esan ez nauk horren zalia: puntualmente hau edo bestia begiratu bai, baiña berba gehixenak kontestotik ulertu jittuadaz, eta ondo xamar. Baiña azkenian... ¡asko ikasi, berba eta lokuziño barrixak etabar! Ez najeukan irakorritta Anjel Lertxundin beste ezer eta gustau jata estilua: atsegiña eta didaktikua.

Hortaz gain, berez etxatazak asko gustatzen “hain interpretaziño zabal”ekuak diran amaierak... Gusto kontuak dittuk horrek, baiña kasu honetan gehixago begittantzen jata idazliak ez dabela burua asko nekatu nahi izan, eta “dra!” lehen bait lehen amaitziarren amaittu dabela halan (“Tercer milenio” telesaixuan aje bera: gero datorrenan gaiñian ikusmin demasa sortu, eta gero... ez hainbesterako izan).

Edozelan be, honen guztionen gaiñetik geratzen dana Erdi Aroko herri giruan deskribapen sentsuala da: bodega zaharren usain miña, hezetasuna eta bentilaziño faltia dauken aretuetako girua, izurrixan kalte eta erremedixuen irudixak... zaldun garbi inmakulatuen topikuan aldian gauza errealagua kontizu.

patxi lurra
patxi lurra dio:
2006/05/24 23:12

"Lur bat haratago" irakurri neban orain dala urte bi (Everestera igo izango banintz legez sentidu nintzan!) eta lagun batek gomendatu eustan "Otto Pette" be leitzeko, hizkuntza eta giroaren aldetik antzekoak diralako. Ez dot egin, etxean deukot eta ekin neutsan behin, baina hasikeran gelditu nintzan.

Pendiente beraz.

satortzulo
satortzulo dio:
2006/05/24 14:53

nik irakurri nuela, urteak badira, eta egia esan kontakizuna eta bukaera ez ditut gogoan, baina kontaera bai eta sortutako giroa ere bai, usainak, giroak...

nik izugarri gozatu nuen!!!

Asier
Asier dio:
2006/05/23 11:30

Hain ona? Benetan? Nik oin dala 5-6 urte erabili najuan esku artian; ezin esan irakorri nebanik. 10-15 orrialde irakorri... eta laga; beste 10-15, eta laga ein bihar... Aspertu eitten nitzuan.

Berriz hartu biharko juat, ia oinguan!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024