Cuentistas españoles del S. XX
Bittorixako garbigunian topatutako kajoi hartako beste ale bat amaittu juat. Txiki-txikixak izanda, "marikoneran" sartu eta autobusian edo tabernan irakortzeko oso egokixak dirazenez, hor darabiltt beti bateron bat.
Ezin ahaztu noiz egindako liburua dan: 1960, Frankon regimenan fase gogorretik desarrollismorako pasoko hamarkadia. Demokrazia organikuan sasoi gozuak, teknokratak, "25 años de paz"... eta ipoiñ hónetan dibertimendu amable bat baiño gehixago ez billatu. Cine de Barrioko pelikuletakua, zurittabaltzekua: Alfredo Mayo, Paquita Rico, Alberto Closas... Interesgarrixak dira, batzu eder-ederrak; Movimientuan gusto-gustokuak ez ziran idazle batzu be agertzen dira tartian (Blasco Ibáñez, Unamuno, Baroja...) baiña beti be amabilidade horrekin desentonatu barik; frankismuan propaganda eta errepresiñuan lenguaje harroputz eta epikotik aldenduta, bere oiñarrixen intzentsu usain eta nazional-sindikalismo populistian regustua nabarmena da ipoiñetako batzutan; surrealismua bestietan... Sasoi háretako erretratu topikua: potentziau gura ziran ideia paternalista eta ludikuei gorazarre, eta alfonbrapeko kaka ezkutau. Ilustratibua, oso.
Gauzak hala, ipoin batzu bikaiñak dira: "Noche servia" (Blasco Ibañez), "De dos a cuatro"(Julio Angulo), "La suerte" (Joaquin Calvo Sotelo)...