Defentsa eraikitzen
Periferiak jardunaldixen azken egunian, Espainiako Guda Zibillak Euskal Herrixan izan zeban azken posiziñuen defentsa batzu bisitatu ahal izan doguz.
Ekimen politta egin dabe antolatzailliak. Autobusez hara juan, eta hiru bat orduko ibillaldi baten "Cinturon de Hierro"ko zati baten ibilli gara (Larrabetzu - Astoreka - Gaztelumendi - Loroño - Larrabetzu) eta hainbeste bunker, trintxera, refugio eta zulotatik pasatu gara, Taxio lagunan azalpen interesgarrixekin. Zaparrada pare majo bat jasan doguz be, eta hori dala eta desbandada txiki bat egon da eta azkenengorako egin nahi zan puesta en comun hori ezin izan dogu egin, baina tira. Hala eta guzti be, ondo. Dokumentaziño lan politta zeuken eginda gaiñera, Frenor taldeko adituei eskerrak.
Gauza asko ikasi doguz. Adibidez: "Cinturon de Hierro" izena ez zetsela errepublikarrak ifiñi, frankistak baiño. Teknikoko nahikua erreza izan zan "Cinturon Defensivo de Bilbao" izenekua gainditzia, baiña propagandarako hori ezkutatzia komeni zan; gauza garaitueziñezko itxuria emotiak, golpisten armadiari glorixia gehittu zetsan.
Hamen dozue Larrabetzuko sarreretako bat babesten zeban horma zuloduna, gaur egunian zerrategi batian integratuta:
Guda Zibillan inguruan bueltaka nabillen honetan, beste kuriosidade bat gertatu da: "gorrixok" Gaztelumendira pasiua egitten genguazen bittartian, "gudarixak" Bizkargin zeguazen euren urteroko ospakizunian . Printzipioz euskal munduan hain tradizionala dan jaixen deskoordinaziñuari (hainbeste jai!), ezusteko ñabardura bat urten jako: oin dala 70 urte legez, errepublikian alde burrukatu zan ideologia entsalada hartan legez, biñagria eta orixua ezin nahastau. Apisonadora faszista hari aurre egin bihar zetsan talde heterogeneo hartan, alkar ezinikusi larregi zeguazen, eta putetxe haren koordinatzeko ezinttasun horretan, apisonadora sendo eta disziplinatu harek gaiñetik pasatu zeskuan.
Gaur egunian be, bakoitzak bere aldetik. Eta ez dot nik esango ondo edo txarto dagoanik norbere ideologia eta pertsonalidade desbardindua defenditzia, ez horixe. Bakarrik, lehendik hona gauzak ez dirala asko aldatu.
Gaztelumendiko puntako monumentu frankistia da hurrengo hau, eta bertan dagozen pintada kontrajarri bi (iñork izango baleu aurreko pintada horren argazkixa, suntsitu baiño lehenagokua, eskertuko netzake).
Gaztelumendittik iparraldera sartu zan golpisten ejerzitua, ziharka, zintturoian nahitta geratutako gune ahuletik (ingeniero eraikitzaille nagusi bixak, Murga eta Goikoetxea, frankisten aldera pasatu ziran). Bertara begira dago taldia hurrengo argazkixan, Taxio azalpenak emoten dagola. Hor beheko mutil hori bunker baten bisera gaiñian tente dago:
Larrabetzuko kaskotik oso hurre, Loroño auzuan, beste tirogune bat ikusi genduan. Harriz eginda dago, beraz obus baten aurrian ez zeban askorik aguantatuko, bildurra kentzeko izango zan batez be.
Eta lehengo zerrategiko kasuan legez, hamen dogu Larrabetzuko beste sarrera bat babesteko egindako beste fortifikaziño bat, Sarrikolea auzoko basarri baten integratuta:
Askoz be elementu gehixago dagoz: mereziko leuke zaindu, lokalizatu eta bisittatzeko moduan ipintzia, gure historixian zati oso garrantzitsua dalako, eta asko ikasi leikialako (ez nabil estrategia militarrangaittik: bestela).
Atzo ere, 2007.06.10, antzeko ibilbidea egin genuen ehun bat lagun -nik esango nuke berdina-. Hemengo argazkietan ikusitakoez gain, jausitako hegazkin alemanaren oroitarria, Gaztelumendi tontorreko bunkerra... eta ibilaldiaren amaieran Anguleri Kultur Etxeko erakusketa -oso ona, kultur etxea osorik lur-zaku, babesgune eta gerrako babesgune bilakaturik, berariaz egindako bideoa, Santxo de Beurko elkarteak ekarritako materiala...- eta herriko tabernetan garai hartako argazkiak. Atzo azalpenak ematen Aitor Miñambres historiazalea ibili zen. Benetan programa ikusgarria egun hauetan Larrabetzun, eta auzolanean antolatuta!!!