100 urte geruago, bihargiñak Tallarrian
Kuriosua dok: gaur egunian, 100 urte lehenagoko moduan, Eibarko gazte iraultzailliak tallar baten inguruan biltzen dittuk. XX mende hasierako Meabe, Madinabeitia eta Amuategi gorrixak zerikusi gehixago izango leukiek Eibarko gaztetxian biltzen dirazen gazte gorri-baltzekin, PSOE-ko “fucsiekin” baiño.
4 urte bete barri dittuk, gazte talde batek Asua Errekako tallar zahar bat okupatu zebanetik. Horrekin batera, Gazte Asanblada barri bat osatu zan (nik goguan daukaten sasoittik, IV edo V-garrena) eta talde heterogeneo honek bultzatu zittuan lehenengo mobimenduak. Nahiz eta ni ez nintzan alberjinia-ortu horretan sartu (29 urtekin ez neban nere burua gazte asanbladetarako ikusten), ordutik harretaz jarraittu izan dot euren ibilbidia: batetik, estimatzen doten jentia dagoalako bertan (1995ko I gazte asanbladatik ezagunak), eta bestetik, ixa-ixa momentu berian sortu zalako Matrallako Irratixakin sinergixa naturalian ibilli dalako.
Pozten nauk 4 urte eta gero, ondiok bizi-bizi jarraitzia asuntuak; aittortu bihar juat hasieran ez netzela denpora asko botatzen. Baiña alde batetik okupaziñua “profesionalki” egin zebela (ez juen edozer eta edozelan okupatu), eta bestetik taldian jente fiña dagoalako, iraun eta hazi egin dittuk.
Dana perfektua ez da izango eta hor be ikusten jittuk batzutan gauza eskasik: joera sektarixuak (ez dabenak asko laguntzen, ekimenak sozializatzeko orduan) edo irreflexibuak (zera ludiko hutsian geratuta), baiña tira, elementu soltiak dira eta beste gazte taldiekin alderatuta balantzia benetan pozgarrixa da.
4 urte eta gero be, beste gauza batekin konturatu nok. ¡Etxuat esango ez ona ez txarra danik, gero! Hasierako gazte talde okupatzaillian azpi-talde nabarmen bi jeguazen: EHNAM eta anarkistak. 4 urteren buruan, faktore abertzalia asko disolbatu da, eta zapore gorri-baltz sendua dauka oingo talde ekitzailliak. Pentsatzen dot ordezkari abertzaliak lanpetuegi egongo dirala euren mobimendu politikuan azkenaldixan, eta horregaittik izango dala.
Edozelan be, zorionak Tallarra Gaztetxiari eta horren atzian dagoan gazte asanblada ameslari eta pragmatiko horri. Zelakuak dirazen gauzak, 100 urte eta gero.