Artxandako "Parque de Atracciones"
90ko hamarkadan itxi zan eta gaur egun abandonatuta dago. Sasixak eta ugarrak janda, rottweiler txakur hiltzailliak sare atzetik zaunka agertzen jatzuz, ongi etorrixa emotera. Txapa metaliko ustelez egindako txabola batetik, Hammer produktorako filme batetik urtenda dirurixan segurata bat urten eta zuri begira geratzen da. Hotzikaria lepuan behera...
Nere umetzaroko oroitzapenak pol-pol datoz kanpora, eta aspaldi ahaztutako gomutak agertzen hasten dira, hauts kapa lodi baten azpittik:
- Kale luze bat, atrakziñuak eskuma-ezkerrian.
- Rekorrido bat, bertan parrapas bat, eta illuntasuna, eta... amaieran lavadora batena moduko tambor haundi bat, bueltaka denpora guztian, oiñez pasatu bihar zana, eta mobimenduakin lurrera bota egitten zinttuana, lavadora barruan erropia lez...
- Tragaperraz betetako sala haundi bat, baiña tragaperra berezixak: hamar orlokokuak bota, eta superfizie baten pillatu; zirri-zarra juan-etorri mobimendu batekin mobitzen ziran, eta zure txanponak bestiei bultza egitteko moduan ipintzia lortzen ba zenduan... klin-klin-klin... txanpon pillua zulotik jauzi, eta haxe premixua.
- Parkian amaiera partian, eskillara pillua jaitsi eta bedartza baten kotxe zirkuitto moroko bat... kotxiak halako rail batzutatik zoiazen, baiña ixa ixa gidatzia lakoxia zan...
- Espilluen laberinttua: nere ume oroitzapenetan lilluragarrixena. Hainbestetan sartu nintzan ze, azkenian sekulan ez nintzan galtzen, baiña nere burua milla bidar errepikatuta ikustia hain zan ederra, eta hain misteriotsua laberinttua...
- Lodixago edo meheiago egitteko espilluak: barre asko eragitten zebenak, baiña behin lehelengo sorpresa hori eta gero, ezebe ez zekenak.
- Zinia, pelikula fantastikuena. Uste dot sekula ez ninduela eruan, baiña beti gogoratzen dot bildur/kuriosidade zera batekin kartel bat: Inframan, halako robot edo gizaki bildurgarri batena. Kartel ha behiñ edo ikusi neban, baiña egin kontu hainbeste inpresionatu ninduana gaur arte ez naizela ahaztu. Baiña memorixako zokondo hórretatik aparte be ez dot erabilli izan izen hori, ezta sekulan horri buruz berba egin. Eta gaur, idazten nagoan honetan, lehelengoz idatzi dot izen hori, eta Googlen billatu, eta.... hara! Pelikula serie ezaguna da "Inframan", 70ko hamarkadako zientzia-fikziño kutre xarmangarri hórretakua.
- Parkiña: 70 hamarkadako arkitektura cutrelux horrekin, ondo baiño hobeto gogoratzen dot haxe izaten zala gure seat 131 orlegian atsedenlekua, eta bertatik oiñez juaten giñala gero.
Oso atsegiñ eta emozionantia izan da nere umetzaro gazi-gozo horretako oroitzapen moltzo horrekin tope egittia. Hantxe dago, abandonatuta, Ganguren mendixan pian, lotan.
Gure aitta zanakin zuzen-zuzenian lotuta doiaz gaiñera, hórrek oroitzapenok, eta oso atsegiña da ha be gogora ekartzia. Nere gurasuekin juan izan nintzan beti, batzutan gogoz kontra edo bestetan hasarre be, artian ez nintzan jabetzen-eta zenbat maitte nittuan.
¡Ha zelako sentimendu entsaladia, Artxandako "Parque de Atracciones"ian!
Aidetik perfektamente ikusten da, Tagzanian, eta bere kaliak ikusitta: ¿gogoratzen ete dozu zuk, irakorle, zerk betetzen zeban hor agertzen dirazen hórrek hutsuniok?
Errenauen, laune...
ollun-popi ipinizta zure komentaxuk "Parque de atracciones" dala-ta-eztala... edadez antzeakuk ixanbiga ze neure oroitzapena-pe kalkauk diz: edifizixo cutrelux-ak (definizinoi ona!), kristalezko laberintu, espillo deformagarrixak, ... ta gero ni gogoratzen na demaseko kakatixe nittala (bai, neu be bai!) montana rusiaz (palabras mayores!) baine "gusano loco" az be enittan atrebiuten ta demaseko lotsagarrixe zan ze neu kikilddute ta arrebi...enbarka!... pentza-ze noriaz be lau bidar pentzatenebala... gero, urte baten, derrepentin axe bolarik emoztan ta danetan sartu nittan... bueno! ha ixan zan Superman-en saltu!
Bueno, ta nostalgixiaz amaitzeko, xelebrekexa bat: akordaten za, ondiokan eongora, Galdakaotik Artxanda altzateko dan biri zelan dan seinalizata? Zeozenek, oso lojika hispanuaz, Parque de atracciones = "Erakarpen parkea" idatziban. Baakixu: "Manolo, como es atraer en vasco?... el diccionarfio dice... e-ra-ka-rri... pero con "k", cuidau... ya, ya, no te preocupes". Erakarpen Parkea (habra alguna tilde? pentzakoban gure lagun multilinguik...).