Eztenkadak
Euskal blogosferako idazle famatuena egingo juat: testua idazten juan ahala hamen argittara emon, zuzenketa eta guzti.
Eztenkadak liburua 1965kua dok, Zirikadak baiño 5 urte geruagokua. Eta igartzen dok, hainbeste gauzatan: hamen batzu, boteprontuan:
- Zirikadetan mozkortixak sinpatixaz begiratzen bettu be, hamen tonua mingoztu egitten dok. Uste eze, nekatzen hasi dala eurekin, edo.
- Istorixak elaboráuauak dittuk. Zirikadetan espontáneúauak dittuk, entzundako moduan blaust; hamen, desarrollatu egitten jittuk eta esango neuke lizentzia literarixuak hartzen dittuala. Hizkuntzia lehenengo liburuan be apaintzen juala uste dot; baiña hamen, gaiñera, susediduak osotu egitten dittuk, eta -ígual- pizkat asmau be.
Aurreko rebuznaketan idazten najuan ustezko apaintze horren adibide legez: "-e alde". Beste bat: "barik" esateko, "-ka" atzizkixa. Adibidez: "Sartu barik geratu zan" = "Sartzeka geratu zan". Asko be asko erabiltzen jok, ixa ipoin bakotxian. ¿Gaur 90 urteko jentiak erabiltzen ete jok, Asier?
Beste gauzarik: LXV zirikadan, Eibarko kalietan zabatzen ei diharduan "garbizaletasunan" kontra agertzen dok. Sevillan aspaldi bizi dan euskaldun bat da Martzelo, eta Eibarrera dator halako baten: lagunekin txikiteuan dabillela, euretako batek "izparringia" hartzera doiala eta, trago klase bat dala pentsatzen jok. Honekin argitzen dok nere aspaldiko duda bat: ia noiz sartutakuak diran berba klase hónek nere etxian. Izan be, gurian "izperringia" eta "orlegia" esaten juagu, eta honekin ba dakitt 50ko hamarkadan sartutakuak izango dirala, orduko kontuak dira, ta, Eztenkadenak.
Markinako Barinaga auzokoek erabiltten dabe -ka, Nik entzun izen deutset hogetamarretik beherakoei be,baina samie jokatuko neuke Barinagatik behera joz gero gazte batek be ez dabela erabiltten. Gainera uste dot KA eta KO nahasten edo bardintzen dittugule kaletarrok "eitteka dago" beharrean "eitteko dago" esan eta kittu!