Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Parakaidista bati gorazarria

Parakaidista bati gorazarria

txiko 2006/02/20 23:40

Gaur konturatu naiz Luis Pedro Peña Santiagok nik uste nebana baiño gehixago markatu nabela.

Ahaztuta neukan Peña Santiago. Bueno, ahaztuta ez: artxibatuta. Gure apaletan asteburuero erabiltzen doguz eskutartian haren liburuak, fitxak... mendiko ibillalditxuak egitteko momentuan. Kajoi baten daukadaz gordeta El Delirio Vasco egunkarixan 80ko hamarkadan argittaratutako “Cita con Euskalherria” artikulu sortia. Baiña gaur arte, etxuat erreparatu zein neurrittararte eragin naben gizon honen ikuspuntuak nere ikuspuntu propixuan. Bere omenez egindako liburu bat ikusten egon naiz, eta konturatu naiz zergaittik gustatzen jatazen hainbeste bere kronikak: artzainekin berba egitten zebalako; etnologo baten “deformaziño profesionala” zeukalako; inguruarekiko maitte eta miña isladatzen zebalako; gizon bakarti haren sentimenduak oso neuriak sentitzen nittualako; anekdota historikuekin eta irudi kotidianuekin edertuta agertzen ziralako, txirla gozuak arroza edertzen daben moduan.

Urte batzu geruago “Cita con Euskalherria” barriro irakortzian, harrittu egin nok haren ikuspuntua zein neurrirarte neureganatu doten ikustian. Espillu baten begiratzia legez izan dok. Nik hainbestetan azaltzen doten parakaidista sentimentua, kuriosidade metodikua, lekukotasun isillan zaletasun hórrek... beriak dittuk, eta ez najenguan konturatuta. Ez dok sentimendu desatsegiña ez, hainbeste gozatuarazten naben jarkera hori halako pertsona miresgarri batetik ikasittakua dala deskubritzia.

Bere kroniketan miña agertzen zan sarri. Miña antxiñako bizimodu eta inguruen eraldatze edo galtziangaittik. Nahiz eta ordurako lagata zekan “El Diario Antivasco”rako kronikak idaztia, bere herixotzian barri izan genduanian pena haundixa hartu najuan. Ezin jakin zeintzuk arazo klasiak zeukazen, baiña bere burua hil zebala entzun nebanian segiduan pentsatu najuan maitte eta min horrek bultzatuta izango zuala.

Batek daki.

Oin orbel haizia dok.

etiketak: oioioi-lur, mineralak
Mathiasen kopilotua
Mathiasen kopilotua dio:
2006/02/24 20:19

Kaixo pareja,

Oso mezu ederra, Oier. Eta oso argazki politxa Peña Santiagorena. Nik dakidanez (edo orduan hala entzun nuen behinik behin), gaixotasun larriren bat zeukan bere buruaz beste egin zuenean.

Edozein modutan, hainbat jenderengan horrelako eragina izatea txalotzekoa da.

Patxi, liburu pendienteen artean Antonio Bolasena apuntatuko dut.

Ondo segi.

Patxi
Patxi dio:
2006/02/21 02:57

Ni ere penatu nintzen bai.

Auskalo zergaitik izan zan.

Duela gutxi, liburu zoragarria oparitu zidan Xabier Mengigurenek. Antonio Bolas.

Liburua alaitasunez beteta dago, bukaera berriz, tristea.

Esan nuen, zergaitik geratu bukaerarekin? Momentu bat baino ez da. Pisuan jarri ezkero, hutsa.

Tarteka berrirakurtzen det, eta berak gozatu zuen adina gozatzen det. Haren berdin xamarra ere banaiz eta!

_

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024