Musika Etnikua
Nere "lagun" baten kasua. Eibartarra bera, riojanuen alabia. Buen rollito, antiglobalizacion, musika etnikua, internazionalista... eta halakuen zalia. Horren atzian, euskal kulturiari refraktarixua, ladrilluen modura. Horretara, gustatzen jakon musika eta dantza etnikuak karibearrak, afrikanuak, zeltiarrak... dira, baiña sekulan bez bertokuak. Musika etnikua, euskal etniakua ez dan bittartian; internazionalistia, euskal naziñuana izan ezik.
Euskal diasporan be halakorik ezagutu izan dot. Argentinan euskal abertzale sutsuak, zapaltzaille frantses eta espaiñolak EH-tik kanporatzeko amorruz, eta... baiña maputxe naziñuari buruz galdetzian... horrek "indixo" zikin eta alperrak baiño ez dira, konparaziñorik bez.
Gora gu ta gutarrak!
¡¡¡¿Dónde está mi guitarra???!!
¡¡¡GORA!!!
Buf! Arrazoi osoa. Batzuentzako mundua hasten da Ebrotik/Aturritik hegoalderuntz/iparralderuntz, itsasoa eta ibai haien artean ez ei dago ezebez. Eta bestetzuentzako, aldiz, juxtu alderantziz.
Zenbat Gara/Kafe Antzokiaren eskaintza kulturala horrexegaitik deukot hain gustuko, "hamen eta munduan" hori ederto uztartzen daualako. Ez dira bakarrak, noski, baina bai apurrenetarikoak. Adibidez, Radio 3, berton modu batekoak eta bestekoak dagoz.