Tiki-Tiki eta kiroldegiko kuadrillia.
Astian pare bat bidar “Operación Michelín” egittera juaten nok polikiroldegira. Han pasatzen dittudazen pare bat orduetan, bertako fauna artian ibiltzen naiz, eta han be –orraittiokan- parakaidista baten modura sentitzen nok. Biharbada pizkat pedantia ba naiz; etxakixat ia ni “espeziala” izango naizen, baiña kontua da han ibiltzen naizela isilik, nere ariketak egitten, inguruko lagunei begira-begira.
Eta benetan, ba dago nora begiratu.
Ba dago morroi bat, “Tiki-Tiki” esaten detzatena, nere kautan. Tipo indartsua, serixua, saiatua. Makiña guzti-guztiak pasatzen jittuk, eta karga erdi-maximuekin ibiltzen dok, mutil indartsua. Bere repetiziñuak egitten dittu, pufadaka, betozkoz, grabedade haundiz. Baiña ba dauka ezaugarri oso kuriosua: ariketak aldrebes egin bihar izaten jittuk beti. Hau da: makiña bat pektoralak lantzeko ba dok, bera aldrebes jarriko dok eta dortsalak erabilliko jittuk; edo bestela, mobimentu normala 0ºtatik 180ºtara ba dok, berak 20ºtik 60ºtara egingo jok, mobimendu txiki batekin, “tiki-tiki, tiki-tiki...”. Kontua dok, ariketak panelian deskribatutako moduan barik, bere erara egittia. Pertsonalidade haundiko morroia, duda barik... barriari ezin eutsitta ibiltzen nok.
Beste batekin etxuat barrerik egitten, ez. Akabau egingo najeukek. Gaztetxo bat dok, eta batez be dutxetan nabarmentzen dok: ariketak egin eta gero, guztiz errelajatuta gagozenian, hantxe sartzen dok zarataka. Txorradak esaten, bere lagunei adarra jotzen (edo), izugarri altu egitten jok berba, uliak puntan jartzeko beste. Benetan stressantia. Usteze etxian ez detzela kaso haundirik egitten, eta polideportibuan saiatzen dala atentziñua deitzen...
Gehixago jagozak, baiña momentuz nahikua. Batek daki ni zela ikusten naben, eta...