Apagoiaz gozatzen
Iberdrolari eskerrak, atzo aintziñako denporetako estampa baten barruan ibilli ahal izan giñan Lekeittion. Arratsaldeko 21.00ak aldera argixa barriro juan zuan, eta alde zaharretik bueltatxo bat emotera juan nintzuan.
Illuntasun TOTALA zer zan ez neban ezagutzen, herri barruan. Bildurra be sentidu najuan. Becquerren XIX mendeko alde zaharren deskripziñuen zirrara bera. Txilik XVI mendian ziharkatu zeban herri berian najenguan: aide baltzak ikusten lagatzen zestana, harek bere trabesia alkimiko hartan ikusten juan panorama bardiña zuan. Illunan lodixak nere eskua bera ixa-ixa jaten zeban; metro eta erdira ezebez. Hala ez najuan ozta-oztan jo parian geldirik neukan eskabadora bat, arpegi aurrian izan arte ikusi ez nebana.
Ha pasio ederra, sentsaziñoz beteta. Kaletarrok ez doguna ezagutzen. Bildurra...
Alde zaharretik urtetzen juan ahala, kotxien faruak sartzen ziran kantoietatik. Eraikuntza modernuetako leihuetatik, emerjentzia argixen argittasuna. Illunan lodittasuna argaltzen, eta San Antolinerako bidian Agustinen komentu ondoko santutxuko kandela gorri bakartixa...
Gozamen ederra, Iberdrolan hankasartuak.