A las barricadas!!!!!
Gathüzaina Alozeko elixian onduan bere hartazixei eragitten.
Alozeko Udaletxe parian, lehelengo dantzak eta kopauak.
Küküilleruak adi-adi nagusixei begira. Hónek izango dira etorkizunian dantzari.
Baltzak euren gaiztokerixak egitten, baitta barrikadetan be. Hamen, buhamiak, autobuseko maleterotik urtenda, lurrian pillatzen dira. Eta kerestuak gaiñera jauzi egin. Xorrotxak begira daukez.
Kauteretatik ezagunena: Pitxu txoriburua, beti olgetan eta biharretik iges.
Barrikadetan jan eta eran, animuak berotzen doiaz eta ¡zer egingo dabe ba lafiautako xiberotarrak! ba kantuan.
Anderea eta xorrotx bat.
Espontaneo ezaguna, laborarisa eta Kabana, kauteren buruzagixa.
Lehengo xorrotxa eta zamaltzaiña (kaletar jantzitta).
Oin datozenak arratsaldeko maskarada "propiamente dichua"nak dira.
Zamaltzain gaixuari kerestu biarnesak koskabilluak ebaten detze.
Basagaitz buruzagixa bere buhame alperrei ardaua zahatotik emoten.
Ez dakit seguro gure baltzak zertan dabizen hamen: gaiztakeriren baten, hori seguru.
Ikuslien artian jente gehixena gaztia; baiña ba zeguazen halako elementuak be.
Kauterak Jaunaren lapikua "konpontzen".
¡Ene! Montoi azpixan maspilduta hil da Pitxu. Bedezia agertzen da bere motor zurixan (ixa publikoko lagun batzu akabatuta) eta operaziño kirurgikua egitten detza, barruan dakazen kaka guztiak etaratzeko.
Pitxu berpiztuta, "happy end". Horra lurrian, bere sabeletik etaratako kaka guztiak. Karameluak be ba zeguazen baiña umiak bizkor ibilli dira. Oin bakoitza bere etxera, antzezle ta dantzarixak izan ezik: hárek parrandara eta ligoteora. ¡Oso sistema ona da-ta, maskaradia, neska-mutillak alternian ibiltzeko! ¡Hahaha!
***
Maskaradia hobeto ulertu gura dabenak, Sü Azia elkartiak etaratako liburutxo bat dauka hamen deskargatzeko moduan.
benetan lan ona ein dozu, ganera argazkiak oso onak dire.
Ni Idauzen egin zuten maskarada ikusi neban ta asko gusteu jatan, baina pena bat izan zan dana ez ulertutea, alan da guztiz oso ondo irudituten jata herriek beren kultura ez galtzea. zorionak zure lanagatik eta agur bero bat.