Euskal presuak (remix)
Egunotan presuak izan jittuadaz hausnartzeko gai, eta gauza solte batzu najittuan idatzitta. Bat bez ez zan argittaratzeko modukua, baiña pasa dan asteburuan azken ostikadatxua emon jeztak EITBk, Euskadi Irratian “ETA-ko presuen aldeko” manifestaziñuari buruz berba egittian, eta gaur refrito bat egittia pentsatu jata.
Iraingarrixa begittantzen jatak behin eta barriro entzutzia espresiñuori, “ETA-ko presuak”, euskal preso politikuen gaiñian aritzeko. Argi jagok goittik ezarrittako agindu bat dala, linea editorial bat. Etxakixat zer kortu nahi juen EITB-ko zuzendari politikuak identifikaziño horrekin. Identifikaziño injustua izatiaz gaiñ, faltsua dalako: ¿Joxemi Zumalabe fundaziñokuak ETA-kuak jittuk? ¿Egunkarikuak barruan egon ziranian be, ETA-kuak ete zittuan? Hala eta guzti be, takian potian entzutzen najittuan, oraingo moduan, “presos de ETA” expresiñua, euskal preso politikuen gaiñian berba egitteko. Makiña bat bidar protestatu izan juat, idatziz nahiz telefonoz, baiña langilliak nerekin ados egon arren, goittiko aginduak indartsuago jirudixek: etxuek bape aldatu irizpidia.
Beste partetik, Euskal Preso Politikuen Kolektibua deritzanan deklaraziño edo albiste ugari ikusi izan dira azkenaldixan. Eta, aurreko gehixagotan lez, halako sentsaziño mingotxa geratzen jata: uniformidade bat billatzen dau EPPK-k, negoziaziño bati aurre egitteko derrigorrez emon bihar daben itxura sendua. Eta hortik generalizaziñua, eta arrazoi politikuengaittik preso dagozen euskaldun guztiak ordezkatu nahixa.
Baiña ba jagozak EPPK-kuak ez dirazen e.p.p-ak. ¡Horixe, ba dagozela! Hormigoizko hillobi hórretan jagozak, eta ikusteziñak dittuk EPPK-ko kerizpian.
Baiña... EPPK-k ez dauka horren errurik. Eurak ondo egitten juek, euren interesen alde jokatzian. ¡Zelan ez! Konplikatua dok kartzela batian bizirautia, eta. Eta ondiok konplikatuagua talde moduan antolatzia, faktore guztiak kontra daukazuzela. Orduan: nik maltzurkerixarik ezin jetzat egotzi EPPK-ari euren funtzionamenduan: izan be, nekez pentsatu najeikek orain dauken funtzionamendua baiño sistema hoberik. Baiña horrek ez dezta gusto mingotxa kentzen...
Hónek dittuk, nere partetik, oraingo funtzionamenduak daukazen gabezixak edo alderdi injustuak:
- Delegaziñua: ehundaka pertsonen jokabidia ordezkari batzu erabagi bihar izaten juek. Eziñezkua da militante bakoitzan iritzixa jaso eta sakonian eztabaidatzia, beraz kolektibuan sartzen danak boluntarioki hartzen jok “taldiak” hartutako erabagixak obeditzian konpromezua.
- “La parte por el todo”: euskal preso politiko guztien artian, batzu EPPK-a osatzen dabe; EPPK-aren barruan, batzu EHNAM-ekoak dira; EHNAM-eko kidien artian, batzu ETAkuak izango dittuk. ETAko presuen iritzixan pisua ez da txikixa EPPK barruan, eta horregaittik hartzen dirazen erabagixak edo egitten dirazen ekimenak erakunde honen ildo ideologikotik hurre jagozak. Normala. Orduan, bertan integratzen dan edozein pertsona, batzutan, ETA-kin adostasuna erakutsi biharko jok; honek inplikaziño pertsonalak ekarriko jittuk (koherentzia kontuak batez be) eta aparato errepresibuan jopuntuan jarriko da EPPK-ko kide hori (ETA-n sustengatzaille modura). Biharbada hau izan lajeikek preso politiko askok “kolektibo”tik urtetzeko arrazoi nagusixa.
Gizalegez, esan bihar da EPPK-ak ez detzala beste preso politikuei laguntzarik ukatzen, batez be euskaldunak badira. Nik etxaukat isiltzeko bere garaian EPPK-angandik jasotako babesa. Bai hasieran, baitta kolektibuan ez giñala sartuko erabagi eta gero be, eurak bardin-bardin lagundu jeskuen. Askotan gainera, EPPK-ko kidiak hartzen juek kartzela barruko burruken arduria, bai ekintzak egitteko baitta errepresalixak jasateko be. Hau da: burrukian emaitzia ez eurak bakarrik gozatu, baizik eta preso guztiak. Horrek asko esaten jok EPPK-an jarrera orokorrari buruz.
Bakoitzari beria. Eta desadostasunak izanda be, kalian nahiko neukez konpondu.
¡Espetxeak eraitsi!