Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Momorro txiki bat sortzen (III)

Momorro txiki bat sortzen (III)

orakulua 2005/12/26 22:55
Bakarrik, jolastu ez!

Izakera patolojiko eta irresponsablia jorratziaz gain, ez dogu ahaztu bihar, guraso amantisimo hori, zuen umian bizitza soziala etxetik kanpo. Gure momorro txikixa benetako momorrua izateko, bihar-biharrezkua idaten da zuen zamatik txintxilizk mantentzia urte luzez, "gogoaren zilbor hestearen" katia motz, sendo eta osasuntsu.

Horretara, lehelengo pausua partikularrak izango dira: solfeua, inglesa, balleta... eskolako etxeko lanekin batera, astegunetako 24 orduak programatu ahal izango detzazuez, nagusixon munduko stressa umetzarotik dastatu ahal izan deixan. OK: sigurtatuta dozue beraz, astelehenetik barixakurako kontrola.

Asteburuetan ostera, gero eta laguntza gehixago daukazue erakunde desbardiñen partetik umiak zibilizatzeko: eskolako txangoak, asteburu-pasak, bisitta gidatuak... udal txikiparkiak, ludotekak... kirol partiduak, konpetiziñuak, konzentraziñuak... Halako laguntzekin, askoz errezagua dozue "txintxilizk" geratzen jatzuezen 48 ordu hórretan umiak entretenitzia; nahikua izango dozue merkatalgunera osteratxo bat, zinian pelikulan bat ikusi, amamanera bisittia... eta zapatu-domekako hutsunia gaindittuta!. Aisialdixan be, asteguneko stress mailla bera mantentzeko eskubidia daukazue. Kasualidadez edo ustekabez etxian zeregin barik egotia tokatzen bajatzue, lasai: beti dago bideua, playstationa edo gabon/urtebetetzeko opariz betetako armarixua zabaltzia, konpromisua gainditzeko.

Umia kalera bakarrik bidaltzia? Ezta pentsatu be: bortxatzailliak, kotxiak, eurixa... beti izango dogu atxekiren bat umiak etxian mantentzeko; hala erakusten badetsezue txiki-txikittatik, eurak eskatu be ez detzue egingo, jakiña. Asko lagunduko dau umian lagunak be halako ohitturetan hezittakuak izatia: ze ume juango da kalera, bakarrik egoteko?

Halan, gauzak ondo badoiaz laster baten entzun ahal izango dozue esaldi majikua:

- "Aitta, ama... eta orain zetan jolastuko dot?".

Zorionak! "Operacion momorro"ko hirugarrengo fasia gaindittu dozue: zuen umiak ez daki bere kabuz jolasten.

****

EGUNERAKETA: 2023-I-14ian, amaittutzat emoten dot nere "guraso estreinatu berri" fasia; atzetik etorriko dirazenendako, erabilgarrixa izan leikialakuan, momorró txiki bat sortzeko aholku guztiak hamentxe ipiñi dittudaz.

etiketak: umeologia
Patxi
Patxi dio:
2005/12/29 02:24

Aurrekoan aita bat, umeak eskean bidaltzeko bildurrez, Olentzero egunean:

  • Aber sekta batek etxe barrura sartu eta, bihotza erauzi eta jaten dien...

Benetan ari zan!

Bortxatzaileetaz ere bildur berdina dago. Ni horrexek harritzen nau. Zenbakiak hain aintzat hartzen diren gizarte honetan, nolatan ez dituzten gurasoek estatistikak arreta gehiagorekin aztertzen. Apenas dago bortxaketarik, Euskal-Herrian behintzat.

Bildurra gauza ona da, gaitz bat saihesten laguntzen dizun bitartean. Beste gainerantzean...

Informatibo gehiegi ikusten ditugula, horixe. Bildurrak gizentzen ditugula, telebistari begira.

Momorroak sortzeko kontu honi buruz, erabat bat gatoz biok. _

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024