Miriamen gutuna, 04 ots 8
Gure forokide kartzelaratuetako batek, Miriam Camposek (Udalbiltzakoa), gutun bat bidaldu dezta. Zuei buruzko aipamenak dagozenez, zuzena begittantzen jata zuekin konpartitzea.
Soto del Relax, Otsailak 8
Aupa Oier!
Zer moduz zabiltza? Hemendik neukan zure gutuna bueltak ematen aspaldi eta gaur berriro hartu dut, irakurri eta txaboloan jezarri naiz leihoaren aurrean erantzuteko prest.
Egun polita egiten du, eguzkitsua, baina patioan egon beharrean txaboloan gelditu behar, parteak ari garelako kunplitzen: larunbatetik astelehen goizerarte txapatuta gaude eta bisitetarako baino ez gara ateratzen. Horregaitik, denboran ongi planifikatu beharra dago. Eta igande goiz hau zurekin pasatzea deliberatu dut.
Esan bezala, zure eskutitza berrirakurtzean benetan harrotasun izpi bat somatu zaidala aurpegian, izan ere ikaragarria da Diaspora Vascan egin duzuen lana, eta lan kolektibo horri nire ekarpen xumea egitea harro egoteko modukoa da. Eta oraintxe bertan, imajinatzen dut, indarrez eta ilusioz beteko duzuela ordenagailuko aurreko orduak, ezta? Hemendik ere, nahiz eta erabiltzen ditugun bitartekoak askoz "zerbantinoagoak" izan, ilusio eta itxaropena ez zaigu falta.
Itxaropena gure herriko etorkizunaz, natez ere, eta horretan, zorionez, Euskal Herria oso emankorra da. Sotoko patioan zehar buelta amaigabeak ematen ari garela, askotan politikagintzari ekiten diogu, nahiz eta geihenetan "mihingainaren ariketa" soila izan politikagintza baino, hain dira eskasak hona ailegatzen zaizkigun informazioak. Egia da bai euskal prentsa atzerapenarekin etortzen zaigula eta Espainiako telediarioekin kutsatuta gaudela. Egia da baita ere harresi alde hauetatik ezin dugula sentitu kalean nabaritu daiteken giroa. BAina behintzat gauzak perspektibarekin ikusteko aukerak ditugula esan dezakegu (beti alde positiboa bilatu behar da!!).
Aguan astrategia elektoral hutsean geldituko da, baina benetan oso baikortzat hartzen dudala Euskal Herriko alderdi abertzaleen artean irekitako dinamika. Baita eraikitzen ari diren foro desberdinak ere: EHko Foro Sozialaz hasita, edota ipar EHn mugitzen ari den Batera plataforma, Nazio Eztabaidaguneaz jarraituta, eta zergatik ez? Ibarretxe planaren inguruan irekitako eztabaida. Mintzaldi guzti horietatik ziur naiz zenbait fruitu atarako direla.
Eta atara behar da, ezin zepaitugu beste hainbat hamarkada egon gatazka etengabe honetan. Ikusi besterik ez dago euskal preso politikoen kolektiboa gaur egun duela hamarkada batzuenarekin alderatuta. Gaur egun, sektore eta arlo oso anitzak eta bitarteko desberdinak erabilita baina beti ere gure herria defenditzeagatik edo EHren alde egiteagatik egiten gaituzte preso. Aitzakia ez da geihagorik borroka armatua, izan ere aitzaki hori erabilita, zenbat denbora egon daiteke estatua euskaldunak atxilotzen?
Zintzoki uste dut ez direla jabetzen haien errepresioak gogortzen gaituela, gogorrago egin dituela gure konbikzioak. Eta Xarlok, berarekin egon nintzen azkenengoan horma honen alde honetan, esan zidan bezala, inoiz ez da berandu zerbait ikasteko. Xarlo ere (beste hainbat gudari bezala) dignitatearen eredu.
Hori bai, pentsatzen bazenuten bizio txarrak alboratuko zituela gure hazparnatarrak, oker zineten. PAtiotik ibiltzea ez du maite eta sinketa egitea ere ez daki oso ongi zer den (kar, kar). Hori bai, bere moduloko kideek aipatu didaten legez ordenagailurik gabe baina hor dabil jotake idatzi eta idatzi berre zigarro paketetik inoiz oso hurrun joan gabe.
Beno, egia esan, aukera haundirik ere ez digute ematen Soto honetan, izan ere eskulanetako tailerrera galerazi digute joatea eta baita polikiroldegira. Egun osoa modulotik patiora eta alderantziz ematen dugu eta zaila suertatzen da batzutan dinamika propio bat lantzea. Hala ere, badakizu, kartzelan "denbora daukazula" mito bat baino ez da, egunaren azkenean beti denbora faltatzen baitzaizu nahi duzun guztia egiteko. Ni oraintxe bertan UNEDen matrikulatu naiz eta nahiz eta liburuak oraindik ez etorri, moldatu naiz nola edo hala zientzia politikaren ikasgai bat egiteko orain otsailean.
Idaztea gustoko baduzu ere, inoiz ez zaizu lana faltako. Hemen, ezinezkoa da korrespondentziarekin egunean izatea. Zuk ideia bat egiteko: Urtarriletik hona ia 80 gutun jaso ditut, eta hoiek gabonetakoak soilik! Horregatik ia ia "eskertzen" dugu asteburuak txapatuta egotea!!
BEno Oier, agur pila Diaspora Vascako partaide eta lagun guztientzat. Eutsi gogor lanari eta ez etsi!
Muxutxuek,
Miriam Campos Euskal Preso Politikoa Carcel Madrid V - Modulo 12 Carretera Comarcal 611 Soto del Real 28791 Madrid (España)
Eso eso, a hablar bereber por ahí