Necochean "Semana Vasca"
Necochea, Azilak 13.
Balcarceko Euskal Etxia etxuek zapaldu be egin sekulan, familiakuak. Hala eta guzti be, interes asko ikusi juat hango gauzei buruz, batez be gauza politikuei buruz. Hamengo Euskal Etxietan egoten dan arau moduko bat “politikaz berba ez egittia” dok. Gehixenak EAEko Jaurlaritzan subentziñuak jasotzettuek baiña, eta sarri askuan egoten dittuk: PNVko gudarixen memoria liburua idatzi... hamengo burukidien panegirikuak... Ibarretxe planan azalpena... Hor ikusten dok politikaz berba egin, egin ahal dala: baiña ez “edozein” politikaz. Halan, hango egoeriaz, hango konfliktuaz interesa daukanak ez dau topatzen bere jakinnahixa asetzeko bihar daben informaziñua bertan. Hortaz gaiñ, Euskal Etxiak euskaldun aberatsen klub sozial modura funtzionatzen juek larregittan; eta hamengo euskaldun asko ez dittuk “klase altukuak”.
Necocheako Euskal Astera heldu gaittuk ba. Hamen beste 15 lagunekin egin juat topo, “Diaspora Vasca” elkartekuak, eta oso ondo pasatu juagu. Penia egualdixari: krrriston zaparrarak bota jittuk asteburu guztian, eta ezin izan juagu naturaleza asko ikusi, nahiz eta baso baten erdixan eta hondar onduan egon. Aparteko ostatua hartu juagu ze, Euskal Asteko antolakuntzak emoten daben prezixuan dana sartzen badok be (ostatua, festak, oturuntzak) izugarri karua dok argentinar “normal” batendako, eta hori hartu ezkero gure taldeko hainbeste lagun kanpuan geratu bihar izango ziran.
Nik, egixa esan, etxuat parrandetan parte asko hartu: Balcarcetik jota nentorren, eta deskantsatzeko biharraz. Bestiak bai: gaupasa bi jarraixan egin dabenik egon dok, dantza eta dantza... Jangoikuan legia: bakoitzak beria. Denpora gitxi eta jente larregi; ezin izan nauk asko egon lagun bakoitzakin, baiña gitxienez danak batera ikusi jittuadaz.
Danetik topatu juagu Necocheako Euskal Etxe aberatsian: parrandara zetozen gaztetxuak; nostalgiko edadetuak; korbatadun txupopteruak; independentista zintzuak; poliziakuen “satorrak” (¡zenbat argazki etara dezkuen!); politiko proselitistak... mobimendua jagok hamen. Irakitzen dagoan errekia, arrantzalien mesederako dan hórretakua.
Ba jagok programa ofiziala: programa horretan, “en resumidas cuentas” folkloria, mezia eta oturuntzak jagozak. Hortik aparte ezer gitxi, izatekotan EAJ-n propaganda politikua. Hau hala izan dok urte luzietan, baina azkenaldixan zirkoko jabiari ipotxak hazi egin jakoz. Aurten, Batasunako eta Udalbiltzako delegaziño bana etorri dittuk euren proiektuetaz berba egittera. Zer esanik ez, programa ofizialian hitzaldiren bat emoteko ahalegiña egin juen arren, ezetz jaso zeben: hori politikia dala, dana beteta jeguala... “Ekekei, ekekei, ipurdixa bistan...”
Hala pasatu dittuk ba, hiru egun, arragua kaotiko eta interesgarri honetan. Zapatuan, sahiestueziñezko asadua kabañetan, eta kantaldixa...