Betiko sua
Balcarce, Azilak 11.
Ene ba da-ta... atzo nekiak gaiñia jo juan, eta momentu batzutan estu eta larri pasatu najuan, eginbihar guztiak ezin izango nittualakuan egin, eta jente guztiakin ezin izango nintzala egon. Azkenian eskaneatu najittuan Carmen, Olga, Picha eta Jose Oscarren argazki guztiak eta bueltatu najetsazen.
Zelako atsegiña dan matian errituala. Gaur arteko atsegiñena Hector eta Anibal aman lehengusuen tallarrian hartutakua izan dok. Tallarra nekazal makiñen alokairu eta konponketakua dok, koipia eta hautsa. Masmaretxiak nunnahi, sasoi bateko tallar normala Eibarren. Galpoian ertze baten gasezko sukalde bat jagok, su bat beti ixotuta daukala. Han jagok materixak guztia: matia (kalabazin sikua), bonbillia (metalezko tutua), yerba (mate bedarra), pava bat (ura berotzeko metalezko porroi modukua) eta azukria (bateronbetek nahi izan ezkero). Egunian hiru-lautan, bateronbat hara joiak matiatzera. Hantxe joiazak bestiak atzetik, jefe nahiz bihargiñak, eta hantxe pasauko juek ordularen barriketan. Gero, biharrera barriro. Mate-egilliak botatzen jok ur berua, eta berak hartu; barriro ura bota, eta beste bati; barriro ura bota (beti lehelenguak), eta bestiari... Erritual integratzaillia, danok danokin berba egittia errezten dabena, eta biharrerako indar pizkat hartzeko balio dabena.
Eta ez bertako bihargiñak bakarrik; gaur behintzat, ba jeguazen handik bueltaka nekazari jubilatu bi, arratsaldero matia hartzera etortzen diranak. Inguruko biltokixa da ta, Berasuetatarren tallarra. Eta eguenetan “peña” izaten juek: inguruko tallar guztietatik jatork jentia, eta asado bat egitteko biltzen jittuk lantzian leku baten. ¡Hor egongo dan girua ikustiarren eee....! Baiña gaur gabez Chiquiton etxian najagok geratuta, ezin danera heldu.
Argazkixak bueltatzera Pichan etxera juan naizenian be, “betiko sua” topatu juat sukaldian. Hiru etxekoandra, barriketan, eta matia bueltaka. Sasoi bateko su bajua ez zuan emetatzen zelan edo halan; ezta ekonomikia be; han egongo zan pavia bere ur beruakin, beti prest. Ekonomikak juan zittuan, baiña haren oiñordekua dok gasezko sukaldian beti ixotuta egoten dan su hori.
Eguuuunero najaaabik okela erria jaten, eta tripa bete betiakin oheratzen. Hau ez da bape sanua, baiña behintzat okelia oso ona da. Lehelengo egunian edan najuan Gancia edarixa: vermut moduko bat, soda, limoia eta izotzakin hartzen dana, eta egunero juaten nauk ohera horrekin mozkortuta. Oharra: beste batzu ardaua eraten juek... ¡tonikiakin nahastatuta! Beste gauza nahikua normala: ardauari izotza botatzia.
Oscarrekin (Jose Oscar “Chiquito”n semia, aman lehengusua) egon nauk etxe atzian daukan tallarrian (torno, fresadora...) eta Argentinako gorabehera sozial eta ekonomikuari buruz luze jardun dau, emigraziñua... Penia ni ez najenguala konbersaziñua jarraitzeko moduan, lehertuta najagok fisiko eta –batez be- mentalki. Baiña asko daki tipo horrek, buru oso argixa.
Gaurko sahieztueziñezko asado hau ikustekua zuan be. Zelan jotzen detzen adarra alkarri nagusixak, euren berba egitteko formia... Hamengo-hamengotarrak dittuk, goittik behera, nahiz eta arbasuekin asko gogoratzen diran eta hango gauzei buruz eten barik galdetzen daben. ¿Zenbat bidar azaldu bihar izan ete dot ETAn goraberak, gobernu frantsesa eta espainolenak, juan dan 1700 urtietako historixa pizkat...? Etxagozak, ez, hango gauzen interes faltan.
Hamengo-hamengotarrak, beraz. Amaman gizonezko lehengusu guztiak euren labañak ekarri jittuez okelia jateko. Poltsikotik etara dittuez, zidarrezko zorruetatik etara... gaucho batek beti jaroiak bere labañia aldian. Zorrotz-zorrotza mantentzen jok beti, eta harekin ebagitta jango dau gustoruen okelia...
Oso atsegingarriz irakurri ditut Balkarzeko berriak. hau dok: ik saihestu dituken berriak! Segi holaxe. Hemen aspalditik bizi garenok ohikoz artzen ditugun gauzak, zuek etorriberriak nola ikusten dituzuen hunkitu egiten digute eta. Jarrai eure bizitzako erreakzinoak eterrera botatzen, besteok noizean behin irakurri ditzagun. Besarkada sendo bat.