Lehelengo kontaktua
Balcarce, 2005ko Azillak 8.
La Plata ibai inguruan egitten dirazen croissant eder horretako bi armosau, eta chi-kung egin juat. Atzo nekatuegi najenguan, eta lotara juan nintzuan, seko egin juat lo 9 ordu eta erdi, jarraixan.
Chi-kung-a egin eta, atzo jirautako senide zerrenda telefoniko aurrian, nerbixuak... Arbol genealogikua hartu, izen horretako jentia lokalizatu, laguntzeko probabilidade gehixen daukenak apartatu (zaharrenak eta gaztenak kenduta)... lehelengua Felipe A. Berasueta izan dok. “Hace 20 años estuvo acá el primo de mi madre, Victor Berasueta. ¿Lo recuerda?”, eta “¡Cómo no!”. Argentinuak dauken desinteres edo hasierako tonu distante horren atzetik, bete-betian asmau dotela uste juat. Gaur arratsaldeko seiretan bere etxera juateko, eta anai arrebei esango detzala. 70-80 arteko jentia dok, amama Isabelen lehengusuak.
Cerro El Triunfo, eguardixan.
Hamendik ibilli ziñazien ba, Hilario baztandar-amerikano zoriontsua; Bautista, kaskarin sorprendiduta; Hilarito, ukatutako semia. Baitta iñoiz heu be, Serapia, emakume gogor(regixa). Konbulsiñoz betetako giza-mundu honetan beste drama familiar bat, pertsonala, inportantiena.
Hain lautada amaittueziñezkuetan hainbeste nabarmentzen dittuan “cerro” edo mendi txiki hórretxetara igoko ete ziñazien... zuen bizitza gogorren atseden edo hausnartze momentuetan bazan be... Hilario zaharra eta Serapia igual bai; sorlekuko girua berpiztu nahixan; Bautista eta Hilarito sekulan etxuen ezagutu Euskalherririk, beraz lautadetako, pampetako gizonak izango zittuan.
1910ian izan zuan hausturia. 95 urte geruago, ba da nahikua. Bautistan seme-alaba guztiak hil dittuk eta billobak hurreratzen jarraittu nahi juek.
Herriko eraikin zaharrenak 1890 ingurukuak dittuk. Horretara, fetxa hori baiño lehenago kanpamento militarra izango zalakuan nago, edo behintzat poblado nahikua probisionala. Herriko parke haundiña “Cerro el Triunfo” muiñuan inguruan jagok, eta parke bihurtu arte kanteria izan dok. Hamengo granito-harrixakin adokiñatu ei zittuan kale guztiak (aintziñan dana adokinatua zan, gaur egunian erdiko parkia bakarrik). “El triunfo” izen horrek, eta takian potian agertzen dittuan militarren estatua eta kale izenengaittik, maputxiei indarrez ohostutako lekua dala susMatzen juat.
Gehixenez 150 urteko historixia dauken herri pilluan, oingo biztanliak, euren aittitta-amamak eta baitta arbaso guztiak be hirigintza planifikatua ezagutu juek. Eurendako normalak dira kale luze kilometrikuak, eta “cuadra” kopuruan arabera errez kalkulatzen leku batetik besterako rutak eta distantzixak. Europarroi arrarua egitten jaku hamengo herriko mapa bat hartzia: dana dok kuadrikula perfektua; ezin jakin alde zaharra zein dan kalien forma estu eta bigurrixangaittik. “Alde zaharra” konzeptua bera, absurdua dok hamen.
“Cuadrak” perfektuak eta regularrak dittuk beraz, mapagaiñian; kale guztiak dittuk bardiñak: zabal-zabalak, zugaitzdunak... Baiña “cuadra” bakotxan barruan beste kontu bat dok. Zentruan, eraikiñ aberatsak eta negozixuak egongo dittuk; baiña periferixara zoiazela, etxiak normalaguak bihurtzen dittuk, gero pobriaguak, ladrillo hutsa, hondakiñak, txapak... baiña beti-beti-beti errespetatuko da errepide zabal-zabal eta zuzena, nahiz eta asfaltorik ez egon eta espaloietako zartadetatik bedar moltzuak agertu. Ezagun da be politikan zer bultzatu izan dan beti: lurra okupatzia, kolonizatzia... hirigintzan be igarri egitten dok hori: etxe gehixenak etxuek bi piso baiño gehixago, eta hirixa zapala eta nasaixa dok.
Arratsaldeko 17.30ak.
Lokalizatu juat kalia eta numerua, Felipe horren etxia. Ondiok ez dok hitzordua eta zain egongo nauk pizkatian hamen, Del Valle etorbideko pampanuen pian.
Gaurko bazkarixa, azkenian, Dia supermerkatuko jeneruakin, hori bai: argentinar tipikua. “Sardo” gaztaia eta “salame” enbutidua, mandarina eta zapallitua. Etxakixat baiña, ondo jan ete doten: kalabazin gordin bat jaten nenguala zirudixan.
Gabeko 1.23ak.
Zoragarrixa. Azkenian berotu egin dittuk, eta ¡etxuen nahi lotara juan! Rocio umian loguriak eta nere proposamenak amaittuarazi juek billeria, bestela ¿noiz arte?
Felipe eta Mariak hartu nabe etxian, eta barriketan-barriketan arbola osatzeko hainbeste datu txiki etorri dittuk, adarretakuak. Gero Felipen arreba bi etorri dittuk, Olga eta Picha. “Hilario pequeño” edo “Hilarito”ri buruzko datuak agertu dittuk hamen: aparte bizi zala, isilla zala, eta baten bere etxera juan zirala, aspaldi ikusi barik ia zeozer gertatzen ete jakon: eta beretako sorpresa haundixa eta atsegiña izan zala, berataz arduratzen zirala jakitzia. Ha hil zanian kajatxo bat geratu zuan bere gauzekin, eta Pichan eskuetan amaittu zeban. Bere esanetan, ama Serapiakin kruzatutako karta batzu gordetzen zittuan, baiña oin galduta ei jagozak. Leona Zaharrean argazki bat egon leikela diñue. Gero, Carmen agertu da, 85 urtekua. Bera Hilario zaharra (bere aittitta) hil zan egunian jaixotakua dok, 1919kua. Bautista be (bere osaba) ezagutu juan.
Bautista gizon oso presumidua zuan (“pituco”). Carmen goguan dauka bigoteko ule zurixak lapiko azpiko baltzakin (“tizne”) pinttatzen zittuala. Hilaritokin bizi zan, baiña honek kanpuan denpora asko pasatzen zebanez, ezin zeban zaindu eta Mariana Berasueta Charron etxian hartu zeben. 1932 aldian hil zan.
Artista hutsa haiz!
Segi horrela, boludo!