Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / berbekin azaldu ezinezkua

berbekin azaldu ezinezkua

orakulua 2004/09/29 21:14

Asko kostatuko jatak azaldu gura dotena azaltzia. Ez dok barruko sentimentuen pudore edo halako gauzaren batengaittik, ez. Simplemente ez dakidazelako berbak hori azaltzeko modukuak. Sentsaziñuak dittuk, eta azken denporaldixan hausnatu dotenez, igual oso zaharrak, igual jaixo aurrekuak be.

Luak hartu aurreko estadu horren sentsaziñuak dittuk, ez lotan ez akorduan hagoen horretakuak. Baitta autobusian edo, hutsian pentsatzen hoianekuak, "alfa" estadu famatu horretan sartuta. Momentuan sentiduko sentsaziñuak, kaleko bizimodu normalian murgiltzian momentuan ahaztu egitten diranak. Amesak legez. Txikikeri batzu, azken finian. Gizakixaren gudu latzen onduan hutsa, munduaren buelten onduan ezebeza.

Ahua sustantzixa lodi epel batez beteta izatia. Aurpegi kanpotik eta aurpegi barrutik jagok. Imajinatu sustantzixa horretaz betetako edukin haundi baten haguela, superfiziia baino hamar metro beherago. Sustantzixa lodi eta epel horren densidadiak ez hau mobitzen lagatzen. Ez hondoratzen, ez gora flotatzen; ez hago igarixan. Hire korputzaren kanpo eta barruko zulo guztiak betetzen jittuk: haginak, mihina, aurpegiko hazurren una maxilar eta frontalak... halako betetasun sentsaziñoz asetzen hau, presiño haundi eta uniforme batez. Presiño haundi horrek gorabeherak jaukaz, taupaden erritmuan: igokeretan errebentatuko haizela emoten jok. Baina... ez dok desatsegina. Inmobilizatuta egotiaren modura, baina inmobilizaziño hortaz askatzeko premiña barik. Mongoliako mantazko umien modura, momien modura oihaletan batuta eta gustora. Presiño atmosferikuaren aldaketetan belarrixak tapatzen jakuzenian moduko embotamentu sentsaziñua aplikatu egixozu aurpegixaren taktuari, eta hobeto imajinatuko dozu ezin izendatu neikian hori.

Sentsaziño horrez nagoenian, esandako moduan, esna najagok baina erdi lotan. Konsziente nauk eta pentsatzen juat: "¡A zelako sentsaziño arrarua! ¿Zer izango ete dok?" eta gero luak hartu, edo guztiz esnatu, edozelan be ahaztu.

Zeintzuk izaten dittuk feto baten sentsaziñuak amaren umetokixan? Orain dala aste batzu hori okurridu jatan: "¡Bai gauza ederra, igartzen dittudazen sentsaziño arraro hauek orduko gomutak balitzaz!".

Hor barruan, zeozelan, fosilizatuta geratutako oroimen bat izan leikiala pentsatuta mirestuta geratu nintzuan; usain bat hartze hutsak aspaldiko kontuak berbizitzia ekarri leikian mekanismo bera, baina jaixo aurretiko datetara joanda. Azken finian, mantazko ume baten garuna eta aste batzu lehenago tripa barruan zeguanarena ixa bardiñak dittuk; eta subkonszientian hillebete genkaneko oroimenak geratzen bajakuz, ¿zergaittik ez hillebete lehenagokuak? Bihar dana baino lehenago jaixotako zazpikixa be ¿ez ete da tripatik kanpuan dabillen feto bat?

etiketak: orakulua
Arrateko Ama
Arrateko Ama dio:
2004/09/30 13:04

Proba hau bidali dut ea funtzionatzen duen

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024