Ezusteko bat
Aholku eske nator... Ni ez naiz nabigatzaillia, lihorrekua baino. Esan gura dot batez be offline ibiltzen naizela. E-mailuak idazten joan egunian zihar, edo egunetan zihar (bidai baten banago adibidez, igual ezin dot portatilla sarera konektatu), eta akumulatzen joaten naiz bandeja de salidan. Gero momentu baten konektatzen naiz eta dana bialdu eta dana jaso egitten dot, hala, harrapaladan. Diru arazo bat da azken finean, telefono hari normalez konektatzen naizelako, lineia okupatuta, eta minutuka ordainduta. Eta gainera ze kristo, nahikua ordu pasatzen dittudaz ordenadorien aurrian, eta ez dot nahi inundik inora nabegatzen denpora gehixago pasatu. Blogaren asuntuakin baina, ezusteko bat gertatzen jata: jentia bitakora kahiereko orakuladak irakorri, eta... erantzuten dihardu. Mendigreen, Pelipe, Sarri... eta orain Patxi argazkilarixak (bikaina eh? eta idazle moduan be makala ez) pilo bat erantzun enpatiko lagatzen dabiz hortik zihar, eta nik online nagoala bakarrik irakorri eta erantzun neikenez... ba ezin dot jarraittu barriketia. Besuak jasota, abots indartsuz Arrateko Amari zuzentzen naiz zerura begira: "Oi! Gure zaindaririk onena! Ez ete dago formarik mezu zaparrada hori etxetik offline zeozelan gobernatzeko?".
Offline horrek kristoren balneario kutsua du. Segi hortxe! Berriketia jarraitu ezin badozu, ba segi faborez bakarrizketia. Hemen zale batek.