Bizitziaren zentzu "luddikoa".
Egun hauetan lan kontuengaittik alokatutako furgoneta batekin ibilli nauk hara eta hona, nahikua "alokatuta" ni be. Eta sentsaziño zaharrak dastatu jittuadaz, atsegiñak eta desatsegiñak denpora berian. Bilboko supermerkatuetan, errepide zoruetan, estreñidu arpegiko jente artian, apal artian mobitzen diharduan txindurri marabuntan. Eta itto egin nauk, hitzorduetara heldu ez, kafeak hartu eta hartu eta neke jasaneziñari gaiña hartu, kamiñu baztarrera ez jausteko... desatsegiña beraz, baina irribarre batez hartu dotena ("¿holan bizi nintzuan ni lehen? Enneeeee... ¡hau ez dok bizitzia barren!"). Egun guztian orain egiten dittudazenak baino 4 edo 5 bidar gauza gehixago egitten nittuan, bai, baina... ¿zer irabazi?
Orain ez dok inork erabiltzen argumentu hori, baina sasoi baten, desarrollismoko errelijiñua nagusittu aurretik, hauxe izaten zuan eszeptikuei konbentzitzeko argumentua: "¡denpora gitxiagotan egingo dozuz gauza bardiñak, eta beraz ez zara hainbeste nekatuko!". Eta gainera holgetan ibiltzeko denporia irabazi. Baina danok dakusagu zertan geratzen dan hori, bizitza errealean. Lehen egun batian egiten hebazenak egun erdixan egitten badittuk, ez haiz ez arratsaldian holgetan egongo: bixar egitteko henkazenak egingo dittuk; eta bixar etzikuak eta etzidamukuak, eta etzi... halako batian hilzorixan topatuko haiz eta "¿zertarako irabazi juat hainbeste denpora? bizitza guztixan arnasia hartzeko denporarik be ez juat hartu barren!".
Bai, etxeko andriak eta basarrittarrak ba jakixek: beti jagok zeregiña. Ez dok merezi beraz ezin jasateko erritmo baten aritziak, kollara batekin itsasua hustu nahixan ibiltzia moruan dok eta. Kanpotik begira dagoen batendako bardiña izan arren, ikuspuntu edo jarkeran egon lajeikek kakua: inuzente baten helburua itsasua legortzia izango dok, baina jakittun batena hartutako ur kollarakadak disfrutatzia.
Esango dezta inork: "Esaten duana ba jakixat nik. ¡Beti habil tehenta bardiñakaz!". Bai, baina beti akats bardiñak errepikatzen diralako.
Dana dala, gogoeta hauek neskalagunarekin konpartitzen nenbillela, berak: "Bai, baina kotxerik ez baneu izango, zu ta ni aspaldi bukatuta izango genduan harremana". Isilik geratu nintzan minuto batzu, eta... "Hori be egixa da ba".
Zuberoako barne bidaiko mezua irakurri, erantzun bat idatzi... ta ez dago ba "closed"!
Idatzita dagoen ezkero, hemen uzten det, ez dalako kontua alperrik galtzea, lana hartu eta gero!
"Oso gustora irakurri det zure odisea. Zergaitik? Ba nik 18 urte nituenean egin nuena gogorarazi didalako. Hiru egun iparraldean, nere bizikletaz, euskaldunak bilatzen, topikoak nola erortzen ziren ikusten, asko nekatzen, Diogenesen modura edozein kale iskinetan lo egiten (zakuaren barruan, hori bai)... eta bakardaderik haundienean. Badakizu zer gogoratzen dedan gehien nere bidaiatxo hartaz? Ondo ulertuko didazu. Muga pasa nuenean neukan izugarrizko antsia, norbaitekin hitz egitekoa! Ezagun bat topatu nuen trenean, eta izugarrizko txapada sartu nion, ordubetekoa! Trena puskatu eta erdibidean geratu balitz, gaixo harek leihotik salto egingo zuen, ni ez aguantatzeagatik, jajajaja! Zurearen antzeko ordu t'erdia bizi izan nuen nik Orreagan, oraindik ondo gogoan daukat..."