night prawler egunotan
Ondarroa, Kafe Marina, 2004ko Irailaren 16ko 7.00etan.
Kabanaren modura, "nahiago gaüeko lana". Aspaldi ez najuan bizi goizeko 5.30etan jaiki eta gabiaren erdixan zereginetan aritzia. Neurez kostatu egiten jatan arren (ondo kostatu horraittiokan!) goixago jaikitzia, lortzen dotenian plazer haundi haundixa dok neretako. Kalian nere pausuak baino ez entzutzia (klop... klop... klop....), beste gabeko bihargiñekin topatzia (basureruak, gabeko errelebodunak...), gabe izugarrixa juan eta egunsentixa nagusitzen daneko momentuaren lekukua izatia.... Ez nauk euforiko ibiltzen, bai ordia atsegin sentsaziño paketsu batekin; kanpoko hotzak kolkotik behera haginka egitten deztan arren, oheko epela jaukat barruan oraindiok.
Urtiak dittuk halan ez nintzana ibiltzen. Erregalu ederra izan dok, ustekabekua, halabiharrez (kotxerik ez eukitziaren gauzak) Ondarrura biharrera heltzeko ez jaukat eta 6.30etako autobusa hartzia baino besterik. Goguan jaukat noiz bizi izan doten halakorik: 1995 aldian Eibarren zihar kartelak pegatzen (fisioterapia a domicilio, gazte asanblada, bakunizate contra los ejercitos...). Orduan beste faktore estimulante bat jeguan: zipayuak atzetik ibiltzen jatazen batzutan. Travesia San Agustinen ni kartela pegatzen; eurak Maria Angelatik pasatu eta ni ikusi; nik pentsatu: "hauek Ambulatorixo aldian bueltia emon eta Bidebarrixetan behera etorriko dittuk nere billa"; kartela pegatzen bukatu eta ba najoiak Jardiñetara; Musataixan gora desagertzen nagola, hantxe ikusten jittuadaz zipaiuak Travesia San Agustinen sartzen... Sekulan ez ninduen harrapatu.
Ez zintuen harrapatu... edo ez zintuen harrapatu nahi izan! Gauez lasai ibiltzeko plazerra uste det eurak ere apreziatzen dutela. Alperkeria ere kontutan hartzeko arrazoi bat da. Oso mamitua dutena, nere herrian behintzat.
hona hemen, mezu honen antzeko bat:
http://begietatik.blog-city.com/read/782647.htm
Aproposito, asko gustatu zait zure mezu hau. Bueno, danak!
Oraintxe oraintxe deskubritu zaitut.