Mezu sentsuala
Adarrak ipini, ez ipini; bikotian exklusibitatia gorde ala ez gorde: hori zaintziari buruz aritzen gaittuk fidelitatia aittatzian. Bikote baten biziraupena beste inorekin ez maitemintzian kokatu izan dok. Danok jakixagu mundua oso haundixa dala, eta beti egon leikiala bateron bat gure bikotekidia baino gehixago gustatzen jakuana. Horren berme modura, "inorekin koiturik ez egittia"ren baldintzia jartzen da. Honan, ilusiño lasaigarri bat izaten juagu: nere bikotekidia nerekin baino ez bajok narrutan egitten, beste iñorekin ez dok sekula maitteminduko.
Gure bikotekidiaz kanpo beste pertsonekin izan geinkez harreman erotikorik (harreman erotikuak izan leikez begiradak, eskutik heltzeko formak, komentarixuak... ) koitotik aparte. Azken hau erotismoaren gradu gorena legez hartzen dok sarrittan, era okerrian. Baina narrutan egittia ez dok maitemintzeko daukagun bide bakarra; izan be, normalagua izaten dok maittemiña egunero ikusten duan jentiarekiko sortzia (autobusian berbetan, kaletik pasiuan, lantokixan...) parranda gabe bateko rollo batekiko baino.
Beraz, harreman erotikuei, dauken garrantzixa baino gehixago ez emotia komeniko litzake. Egunero daukaguz harreman erotikuak gure inguruan, eta ez da lurrikararik gertatzen. Harreman erotiko hauek sexualak izan leikez, eta ez gentzeke garrantzi berezirik emon biharko; ogittara juatian dendako morrosko ederrarekin berbetan geratzia baino gehixago ez behintzat.
Erotismo hutsean geratuko balitz asuntoa, bale. Baina sexu harremanak, batzuetan behintzat, harago doaz. Eta aparte, zoragarriak badira, berriz errepikatzeko antsia sortzen da. Peligro! Nik nere bikoteari baimena eman diezaioket gustokoa duen norbaitekin juteko, baina horregatik ezin izango det ebitatu izugarrizko bildurra. Galtzearen bildurra. Hark zuk betetzen dezuna baino gehiago betetzearena (ez sexualki, baizik eta bestela). Zuk ez utzita ere, joaten bada, jakiten badezu, eta erotismo-atrakzio hutsa bakarrik izan dala esaten badizu, eta garbi dagoela ikusten badezu, ni behintzat egoera onartzearen aldekoa naiz. Baina ez dadila errepika! (edo errepikatzen bada, ez nadila berriz enteratu, joe! Diskrezioa!)
Aproposito... Zure neskalagunak ze eritzi du diozunaz? Interesgarriena jartzea ahaztu zaizu.