Xabier Alegriaren gutuna
Lehengo egunean Soto del Relaxetik etorri zitzaidan Xabier Alegriaren gutuna (Udalbiltza auziarengaitik preso politikoa). Zuentzat, diasporako euskaldunentzat, ba da zatitxo bat, eta hamentxe doa.
"(...) Ordenagailuari oporralditxoa emanik eskuz idaztearen sentsazioak berreskuratzea ez dela makala. HEmen halabeharrez berreskuratu diagu esku-jarioa baina idazkera petral eta traketsa konpontzerik ez zegok. Txikitan kaligrafia gainditu arren. Baina hori, gure adinean, aurrehistorian kokatu beharreko kontuak dituk. Ameriketako euskaldunekin irekitako komunikazio bide berri hoiek garrantzi handia ditek eta zaindu beharrekoak dituk. Baina ez al dek ailegatu garaia mintza-praktika horretatik garapen praktikara igarotzeko? Sare horretan ari direnen artean ez al zegok modurik udan 10-12 lagun, Ameriketako euskaldunak, Euskal Herrira etor daitezen, euskara ikasteari ekin eta nahi izanez gero, bertan urtebete pasa dezaten moduko "beka herritarrak" sortzeko' Xarlorekin aste batzuk pasatu dizkiat hementxe, Sotoko 8 moduloan eta hori ere behin baino geihagotan esaten nioan harreman horiek sendotzeko bide bakarra eraginkortasuna eta eskaintza gaitasuna frogatzea dela. Badakik hemendik esatea erreza dela, dohainik. Guk "oporretan" jarraituko diagu eta. BAina urratsik eman beharra zegok, sarean harrapatuta gera ez gaitezen, diskurso instituzional hutsal horri diskurtso berri-jatorragorik erantsita baino besterik gabe hitzen morroi eta teoria politen idealismoaren menpeko. Xarlori (osaba diagu orain! kartzelatik atera berri hementxe "ahaztu" baitzitzaion bihotz puxkarik) besarkada handia igorriok, sarearen bidez bada ere, berotasunik helduko zaiok eta. (...)"
Hortxe ba Xabier Alegriaren zuendako hitzak. Jaso ezak ba Xarlo momentuz ziber-besarkada, harik eta Hazparnen zuzenekoa eman ahal izan arte (Xabierrena eta neurea batera: kontuz! ito egingo haut eta). Gogoetarik egin nahi izan ezkero honi buruz, edo baita Xabierri hitz batzu helarazi, bota itzazue foro honetara bertara, eta bidaliko dizkiot. Eta jakizue noski Xabierrek poz-pozik jasoko dituela posta arruntez zuen berbak, are geihago urrunetik badatoz. Hain da handia isolamentua eta bakardadea hormigoizko hormatzar alu hoien artean! Bere helbidea:
Xabier Alegria Loinaz
Carcel Madrid-V
Comarcal 611
Soto del Real 28791 - Madrid
(España)