Amandria
Data: 2000ko Uztailaren 18xa. Mezu trukaketiaren gaixa: AMANDRIA berbiaren erabilleria. "Eibartarrak" E-groups'en zerrendan Oier Gk galdetzen dau: Áver, hamen mister curiosidades: ¿Ámandria = amama? ¿Zein kasutan erabiltzen da bata ta zein kasutan bestea? ¿"Adin piramidean", nun dago etena? Hau da, ¿gaur egunean ze edadetako jendeak erabiltzen dau "ámandria" berbia? ¿"Aitagizona" ekibalenterik ba dago, ala bakarrik emakumezkoetan erabiltzen da? (Amatiño) -- Egia esan nik neuk ez dakit. Dakidan bakarra zera da: nere lehengusiña, Maritxu Villabella (90 urte urrean), Luis Ormaetxea (gudari-komandantea) zanaren alarguna, eibartarra eta gerra ostetik Buenos Airesen bizi dana, "amandria" da gaurregun bere Argentinako bilobentzat. Eibarren bizi izan balitz, ostera, seguru asko "amama" esango letsakie. Beraz, memoria apurren bat galdu dogu, atzerrian fosilizatua edo iraun izan dauana. (Eneko Astigarraga) hummmmm, .... iaz gure etxian 94 urtekin hil zenari ámandria esaten gentzaun, gaztiauak bebai. (Eibarkoa, Gorosta bailekua, Altzubarrenekoa,...) (Luistxo Fernandez)
oier gorosabel(e)k idatzi du: > Áver, hamen mister curiosidades: > ¿Ámandria = amama?
Elgetan bai, baina modu formal baten-edo. Loibatxuak bere amandriari amama
han be.
> ¿"Aitagizona" ekibalenterik ba dago, ala bakarrik emakumezkoetan > erabiltzen da?
Aittajauna. Pare-parekua. Leku batzuetan amandre/aitajuan amapuntako eta aittapuntako esateko erabiltzen dira. FF Coppolaren The Godfather/El Padrino euskeraz Aitajauna euskaratu zeban ETBk, aukera txukuna eginez esango neuke nik.
(Elena Laka) Nire semearen Bergarako aittitak (64) aittajauna esaten dio bere buruari eta amandria bere andreari. Bokatiboan ostera, aittita eta amama esaten erakutsi detse ilobei (Asier Sarasua) Aranberrik: > -- Egia esan nik neuk ez dakit. Dakidan bakarra zera da: nere lehengusiña, Maritxu Villabella (90 urte urrean), Luis Ormaetxea (gudari-komandantea) > zanaren alarguna, eibartarra eta gerra ostetik Buenos Airesen bizi dana, "amandria" da gaurregun bere Argentinako bilobentzat. Eibarren bizi izan balitz, ostera, seguru asko "amama" esango letsakie. Beraz, memoria apurren bat galdu dogu, atzerrian fosilizatua edo iraun izan dauana.
Nik be uste dot horixe dala kontua. Gure herriko zaharrenentzat sinonimuak dira amandria eta amama; gazte gehixenok, berriz, amama bakarrik erabiltzen dogu. Toribion lexikoian be pare-parekuak dira hórrek bixok. Koldo Zuazoren liburuan (Deba Ibarreko Euskeria) be sinonimuak dira eta Deba Ibarreko ezaugarrixen artian sartzen dau berba hori, beste ibar batzuetan erabiltzen ez dana. Halan da be, Deba Barrenian (Mutriku-Deba-Mendaro-Mutriku) ez dala erabiltzen eta beste herrixetan lekua galtzen diharduala diño.
Aittajaunan kasua ez da hain argixa. Zuazok Deba Goeinako (Bergaratik gorako) ezaugarrixen artian sartu dau. Plaentxian be erabiltzen dala, baiña ez Eibarren eta Ermuan.
Bere garaian ez nuen eztabaida hori segitu. Lanpetuta ibiliko nintzen-edo.
Dena dela, zuen jakingarri: Gipuzkoako Goierrin (Beasainen behintzat, zehatzago esanda) antzeko zerbait gertatu da: aitajauna eta amandrea erabiltzen ziren lehen, aitona eta amonarekin batean, baina gaur azken horiek besterik ez.