Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Oraija

Oraija

orakulua 2005/05/23 19:01

Eibarren ba daukaguz berba endemikuak (pegoria...) beste herrixetan esaten ez dirazenak eta, noski, hiztegixetan agertzen ez dirazenak. Orain dala gitxi agertu da komunikabidietan "haize trapaila" (haize klase bat da).

Bueno, ba Lekeition ba dago berba bat, antza danez hiztegixetan agertzen ez dana: ORAIJA. Egixa esanda ez dot nik hiztegirik arakatu (lagun arrantzale batek esanda dakit bakarrik), baina berba politta da eta merezi dau haizatzia.

Oharra: lekeitiar pronunziaziC1o berezixa kontuan hartu bihar da: ORAIJA idazten doguna "oraidxa" moduan edo pronuntziatu (j=ingelesezko "j" moduan).

etiketak: berbologia
oier
oier dio:
2005/05/25 00:46

Joño, egixa! Oraija = alga (argazkixan ez da oso klaro ikusten)

xme
xme dio:
2005/05/24 12:19

Ta zer esan gura dau oraijak?

oier
oier dio:
2005/05/26 01:05

Eta nungua zan hire aitona ba?

satortzulo
satortzulo dio:
2005/05/25 14:27

nere aitonak beti "alga"ri oldio deitzen zion, nik ere bai askotan baina ez beti, ta nere bilobek (izandakoan)...

goroldio, alegia

satortzulo
satortzulo dio:
2005/05/27 10:43

iapa berriro

oraija horren inguruan ikertzen jardun diat, eta mujikaren hiztegian hauexek aurkitu dizkiat:

oraldi: musgo, liquen (bizkaian) oralditsu: algoso,sa (bizkaian)

baita

orail eta orantza: rubio, amarillento

kontua da gure arroketan agertu ohi den oldioa, oraila edo marroia izaten dela nagusiki, hortik ote dator izena?

beharbada oker egongo nintzen, nire aitonak erabilitako oldio hori ez zatorrek goroldiotik, oralditik baizik

aio!!!

satortzulo
satortzulo dio:
2005/05/26 15:15

zarauztar peto-petoa

segi zak oraija horren inguruan arakatzen, nondik datorren edo, polita duk eta!!!

PD segi horrela, gustoko diat hire bloga

Patxi Lurra
Patxi Lurra dio:
2005/06/07 16:16

Epa Oier:

Berbologia atal txit interesgarridxaren mezuak irakurten ibili naz eta ezaguzten dot bibliografidxa komentatzeko idazteutsut.

Hor inguruan nonork komentatzeban kaleko hizkeraz zeozer, Oarsoaldeko berbak eta aitatuz. Ez dakit haren barri edukiko dozun, baina "Badihardugu" alkarteak (Deba Ibarrekoa) argitaratu eban orain dala ez hainbeste "BERBETA BERUA" liburuxka, kaleko berbetari buruzkoa. Neuk Durangoko Azokian feriatu neban eta oso lan txukuna eta interesgarria da. Neu behintzat oso interesatuta nabil asunto honegaz: gazte hizkera, kaleko erregistro informalak,...

Bestela, Llebrepulekoa dala-eta (Aupa Xabi! Liverpool txapeldun!), zer esangotsut? Anaiak orain dala urte batzuk "Arlotadas" liburua oparitustan eta ez dot ia zabaldu be egin. Alde batetik gustura irakurriko nuke, modismoez-eta gozatzearren. Baina, beste alde batetik, sekulako amorrua emoten deusta baserritar mundua hainbatek deukien ikuspegi despektiboa. "Vaya Semanita" oso barregarridxa da, baina... en fin.

Eta Lekitxoko berba hori dala-eta, ziur aski jakingozu zelan azken urteotan Lekitxoko berbei buruzko liburuxkak egon diran kaleratzen: Itsasoari buruzkoak, irainak,... Ikastola aurreko liburudendan (Atean) joan izan naz erosten neu, baina "Aralde"n be fijo egongo direala.

Gerarte!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024