Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / txixa egitea polideportiboko dutxetan

txixa egitea polideportiboko dutxetan

orakulua 2005/05/22 01:35

Bai, aitortzen juat: batzutan txixa egiten dot polideportibuan, dutxia hartzen nagoan bittartian. ¿Txarri bat ete naiz? ¿Bai?

Gaiñera, etxuat txankletarik erabiltzen. ¡A zelako higoña, honguak, eta...! esango dau bateronbatek. Ba ez, txankletarik ez. ¿Higungarri bat naiz? ¿Bai?

Batzuk txankletak ahaztutzen dittuezenian, higoña izan, eta zer, eta... kaltzerdixekin sartu dutxan. Bistan da: kiroleko gaztai-usaiñezko kaltzerdi horrek, punto estua jaukek eta, mikrobixo eta honguei ez detze pasatzen lagako. Seguru ezetz ¡ja, jai! Baina ortosik juan baiño -higungarrixa, puaj- edozer.

Bide batez: ¿fijatu haiz txankleta guztiz higienikuak darabixen morroiak sekulan etxuezela garbitzen bihatz-tartiak? Ederra higienia. ¡Hor egongo dan rekesoia!

Korputz izardittu eta olo-gel usaiñezko toki guztiz erotiko horretan, ba da beste gauza kurioso bat. Kuriosua baiño gehixago, nazkagarrixa esan bihako najeukek, neretako bai behintzat. Baiña txankleta barik ibiltzia eta batzutan dutxa barruan txixa eittia higungarrixa dan korputz muskuloso billoizien mundu hortan hori normaltasun osoz ikusten dok. Harrigarrixa.

Han najagok, begixak txinbo jaboiaren bitsaren pian itxitta (nik hori erabiltzen juat burua eta korputza garbitzeko; klase gitxiko gizona naiz). Halako baten, kontzertua hasten dok: nere ondokuak iztarrixa pizkat garbitzen jok: "¡ejem! ¡ejem!". Ba jatork. Eta hala da: laster batian dator gora birikixen produkto biguna: "¡ejjjjem! ¡ejjjjjjfffffssssppptuafff!" (¡plotch!). Orraittiokan. Hamen jagok gure lagun higienikua, bere txankletekin, bere flan orlegia danon oin azpira botatzen.

Sarri gertatzen dok hori, nere polideportibuan.

Karkaxekin batera, higieniaren mailla gorenian zintz aerografikuak dittuk. Zintz normalak musuzapixan egitten doguzenak dittuk (bueno, gero eta gehixago papel zatixetan). Eta zintz aerografikuak, hain zuzen be, polideportiboko dutxetan egitten diranak dittuk. Antza danez, kirolari genekin batera datorren portaera instintibua dok hau. Arratsalde osuan aldia guztietatik antxitxiketan eta saltoka ibilli ostian, kirolarixari dutxako momentuan sartzen jako mokuak kentzeko eutsieziñezko premiñia. Bestuarixuan klinex bat hartu, ez. Karraspixoko bidian sasitzara bota, ez. Kiroldegiko dutxan, testosterona gaindosisarengaittik edo, orduan tapau bihar dok surzillo bat eta "¡zziintzzzzzfrrrrssspf...!!" lehen beste muskulitos sinpatikuak bota daben gargajuaren leku berera doia bere aspersiño mukosua, batzutan tropiezuekin eta beste batzutan ez. Eskerrikasko, kirolari. Ohore bat dok guretako hire ekoizpen hauek gurekin konpartitzia.

Neu nok baiña, zikiña. ¡Txixa egittia, dutxan!

etiketak: orakulua
Gari
Gari dio:
2005/05/25 01:51

Txixa egitea, ez egitea baino zikinagoa da.

Txankleta gabe dutxatzea, txankletekin egitea baino zikinagoa da.

Mukiak dutxan botatzea, ez botatzea edo pañeluan botatzea baino zikinagoa da.

Horrek egi ia absolutuak dira. (Absolutorik baldin badago, noski...)

Orain... dutxan txixa egitea edo mukiak botatzea, zein dan zikinagoa... Hori oso eztabaidagarria da eta beti egongo litzateke ados ez dagoen bateronbat.

Oseake: ez egin txixarik dutxan, Oier, mesedez.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024