Teorema
¿Bateronbatek neurtu ete jok zeintzuk distantzixatan aldatzen dirazen variabliak? Arrateko bidian gora bahoia, Legarrek iñok ez detzu (hau hika zela izango litzake?) jaramonik egingo. Itzio aldetik... mñ, mñññ... holan holan. Ígual bai, ígual ez. Eztixatik gora, danok egingo detzue agur, bastoitxo mehei batekin ibiltzen dan bigotedun fatxa-itxurako tripahaundi hori izan ezik. Eta behin hortik mendira edozein bideziorretatik sartu ezkero, orduan bai: ez agur bakarrik, baitta geratu eta barriketan ibilli be.
¿Zelakua da zure esperientzixia, irakorle?
(Honekin zerikusixa: Kalian kaso egittiaz)
hummm..., igual arrazoia.
Baina beste aldagai bat sartu biozu zure teoreman, kirola egiten diharduzun edo.... Antxitxiketan, footing-a egiten esan nahi dot, goazenok normalian beti agurtzen dogu elkarri. Bardin Sanandres pasealekuan, Aixolako urtegixan, edo Arrateko puntan. Kuriosoa.
Nolabaiteko konplizitatea sortzen da bata bestearen pare pasatzerakuan. Uste dot bardina pasatzen dala mendixan. Fraka motzetan eta antxitxiketan zoazela argi dago biok gauza bardinean zabiltzatela. Mendian zenbat eta urrutiago topau, argixagoa dago gauza bardina egiten zaozela: mendian pasiadia emoten. Legarren hori ez dago hain garbi :-)