lagun bat daukat preso
Bere bihotza gogorra bihar dau izan, sentimenduak azaleratzia kartzeleruendako barre eta irainendako atxekixa ez izateko.
Gogorra baina ez antzua: burdinezko eskularru barruan, tertziopelozko eskua.
Aittapuntakotzat hartu dotela zihetza ez litzake izango; neu naiz eta, bere bizimodua gozatzen saiatzen naizena, kartzeleruen represalixen bildurrik ez dauken berba lauez. Eta noski, besuetakua bez: berak nere edadeko doblia dauka eta.
Antxinan gerrako frentian ibilli zan; pistola bat eskutan, gizonak hiltzen. ¡Aida! nigandik, epaille izateko tentaziñua. Norbera da epaillerik justo eta zorrotzena.
Pertsona baten ideiak ez nabe berarengandik hurrinduko, "ikutu majiko" hori gertatu ba da.
Kalian besarkatu artian, askatasunaren hauspuari eragittia da nere biharra, hormako zartadetatik oxigenua sartu dediñ, hormigoia erreko daben sua, datozen 7 urtian.