Parakaidistia Inglaterran
Argazkiak.org | Lake District uzt 88 © cc-by-sa: txikillana
Iñor ezagutu bez, iñork ez ezagutu ni. Arpegixa gogortzen hasi jakuan, ondo kostatuta. Danak norberari begira dagozela siñistuta lotsatuta, danok egongo ginan bardin baina konturatu bez, bakoitza bere munduan. Granoz betetako arpegixak, fraka estuak eta erreixadun jartsixak. Punkixak eta jebixak alkarren etsaiak ziran sasoia. Baina nik punkixak postaletan baino ez neukazen ikusitta, harik eta Londres erdiko itturri famatu hartatik pasatu nintzan arte, hantxe bai gangarrak eta kuadrodun frakak. Postalekuak bebai, ez pentsau. Horrek baino normalaguak be ez najeukazen ikusitta: gure taldian jeguan irundar bati, ikusi najetsazen estrainekotz itxura ortodoxoak: bomber jakia eta martins botak. Eta hasiera-hasieratik ikusi najuan gerora behin eta barriro errepikatu dan araua: punkirik punkixenak, oso dirudunak normalian.
Diskotekan dantzan. Han ez zuan entzutzen orduko EH hegoaldian tabernetan jeguazenak: bananarama, cc catch, modern talking, europe... (bai, rip, cicatriz eta halakoak gaztetxietan zebizenak bakarrik entzutzen zittuezen: gitxiengua, beraz). Musika guztiz ezezaguna, eta ixa ixa Slovakiako gaztiak besain ridikuluak izango giñan gu ukonduak eta belaunak astintzen, lotsia exorzizatu nahixan, sapaiko argixei begira. Baina gabero, ingles majuak -noski, han genguazela jakinda- kantu bardiña ipintzen jezkuen borondate onenarekin: txunda txunda txunda, la, la, la, lalalalala.... que viiiii va es pañaaaa.... Irungo punki pijua eta beste kontzientziaturen batez aparte, ez jezkuan barre batzu baino gehixago eragitten.
Pelikuletan baino ikusitta ez neukan laztan klase bat ikusi najuan hantxe. Taldeko neska guapena zan zarauztar bat, eta noski, ¿zer egin leike 16 urteko mutil batek taldeko neska guapenarekin? Ba urriñetik begiratu, eta gabez kanpaia jo. ¡Galdetzia be! Sekulan pentsatu bez, harengana hurreratu edo berba egin leikenik, epe ertainera begirako sedukzio erdi-planifikatu baten. Hortik gero, neska guapen isolamentu sekularra (problemia da gero, eh, neska guapa bati baino gehixago entzunda). Bueno, hau ez zan kasua izan. Nerabe tontolaba honek harriduraz ikusi juan bere aurrian taldeko beste mutiko batek, jartse marra orlegi-baltzeko makarra tupe-luzia (ez oso guapua gainera), zarauztar liraina hartu eta mihina jo-ta-kanpanillaraiñok sartzen.
Enbidixia ez deuat esango eukiko nebanik, ez (azken fiñian, neska hori inakzesiblia zuan nere nerabe tontolaba mentalidadian, musa onanista hutsa). Baina orduan hasiko nintzan ulertzen gauzak bestela egin zeikianik, eta ligatzeko arauak ez zirala hain zorrotzak (nahiz eta aplikatu aplikatu, assssskoz be geruago egingo najuan).
Sexuaren deskubrimentua beraz. Edo hobeto esanda, beste batzu zela sexua deskubritzen juen testigantzia. Eskandalu morala izango zuan askorendako (nahiz eta kanpora begira inor ez ginan asko asaldatu) Londreseko hotelian gertatutakua. Guri, listillo hutsak danak, nerabien sufizientzia eta "de-vuelta-de-todo"tasun jasanezin horretaz gainezka genguazenak, barrua irauli jakuan zurrumurru harrigarri bat taldian zabaldu zanian: Peru eta Marixe, bat, gelan.... ¡narrutan egin juela! (¡halaaa...! ¡joooooo....! ¡ke pasoteeee....!). Pekatu irrebersiblia, neskiaren ondria lizunduta, lotsa gogorra.... berbetan esan ez, baina zin egitten deuat horixe jeguala gure klase-ertain-kumien bihotz larrittuetan. Gu, lehenengo munduko euskaldun europeizatu-barrixen buruetan. Nik neuk, urtietan gorde najuan neska elgetar harekiko errukixa, neska majia zan ta, taldetik nerekin euskeraz egin juan bakarra (nahiz eta ixa danak euskaldunak izan; beste sasoiak zittuan...). Orain pentsatuta sentsaziñua bestelakua dok, noski: aupa zuek, gozatu zenduetak (geu tontuak).
Talde hartatik lokalizatuta daukaten bakarra oiartzuar bat dok. Kasualidadez enteratu nintzuan bere herriko zinegotzixa dala. Aspaldi najabilk berarekin topo egitteko gogoz, ia nerekin gogoratzen duan...
PD 2013-V-15: sare sozialetan sartu naizenez gero lokalizautako beste bat, debarra oker ez banago.
Argazkiak.org | Londreserutz uzt 88 © cc-by-sa: txikillana