Errelatibidadia
Gaur goizeko 6.30etan Ñoñostian, armosatzen najenguan taberna baten. Onduan, eguneko lehenengo dosisa hartzen birek. Eta bat zalapartaka hasten da: "Hau la ostia dok! Inkreiblia!". Barratik separatuta jagok, besuak zabalik, bere lagunari begira baina tabernan gagozen beste guztiondako berbetan. Barrezka jagok, gu guztiok inplikatu nahixan; iñork ez detzagu kasorik egin. Brometan jagok.
La ostia eta inkreiblia duan gauza insolito hori zera dok: lagunak, goizeroko kafia ordaintzian "¿Zenbat da?" galdetu detzala zerbitzarixari. Inkreiblia, bai: ¡goizeroko moduan, prezixua euro bat dok barren!
Zelan aldatzen dan asaldatzeko moduko irizpidia pertsona batzuetatik bestietara; Zimbabweko 10.000 hildako, New Yorkeko 1.000 hildako, Euskal Herriko 10 hildako, taberna horretako 1 euro. Inkreiblia eta la ostia.
Zelako bizitza grisa dauken, asaldatu, asaldatu biharra euki, eta atxeki legez foballa, kafia edo kaleko txakurren kakak hartzen dabezenak.
Balnearixo eta halako lekuetan txintxilizk ikusi izan doten kartel baten agertzen dana gogoratuta: "Urrindu zaittez pertsona eskandalosuengandik, zarataka baino berbetan ez dakixenengandik...".