Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Atsu hoi susaá ziok!

Atsu hoi susaá ziok!

txiko 2005/04/22 21:30
Ene lagun maitte batek idatzittako artikulu bat doia hor azpixan. Espreski honarako idazteko eskatu netzan, berak ez dauka eta blogik. Baina gaixa hain interesgarrixa zan... Horra. (Ohartu zaittie: Ttikiyak irakorlien aportaziyuk nahi dittu. Beraz, basarrittar blogari hoiek, jaramon egixozue eta erabilli blog honen erantzunen atala zuek dakizuena botatzeko. Nik gustora eskaintzen dot nere terrenua helburu noble horretarako)

EGUNERAKETIA 2013-V-23:

2005ko artikulo hau twitteau eta gero, aportaziñuak jaso eta jaso gabiz. Eskerrikasko. Mezu honen erantzunetatik aparte, hona Twitterretik etorri diran ekarpenak.

  • josunestilist ‏@josunestilist Mai 18 @Txikillana Ez nituen zakurrarena eta ahuntzarena ezagutzen. Eta eme-gogoz dauden arrek ez dute izen espezifikorik?
  • Maria Agirre ‏@magirre Mai 18 @Txikillana segun ze abere. txakurrak altan, nik dakitxena. Behin 1ek aipatu nosten mordo bat, behia, auntza... Baina oin akordau ez.
  • jaio arretxe ‏@jaioarretxe Mai 18 @Txikillana behiak susa eta txerriak ez diat gogoratzen. Amari galdetuko zioat bihar. Etxeko animalietan behintzat bakoitzak bere izena dik
  • Alazne Apalantza ‏@eneanamatxito Babestutako kontua Mai 18 @Txikillana Errezilen "susa"!
  • josunestilist ‏@josunestilist Mai 18 @Txikillana Aitari galdetuko diot, berak ziur dakiela
  • Asier Sarasua ‏@asarasua Mai 18 Ba, Eibarren gehixenak galduta, @Txikillana. Asko jota "ar eske" "apo eske" "isko eske"...; eta "arkera" ezaguna. http://eibar.org/blogak/orakulua/266 …
  • Bea Salaberri ‏@beatxo Mai 18 @asarasua @Txikillana bitxiki baxe nafarroan berdin + Behoka giri eta katua otzal
  • jaio arretxe ‏@jaioarretxe Mai 19 @Txikillana etxeko entziklopediari(ama) kontsulta eginda, txerria irausi, astoa iel, oiloa loka
  • Urtzi Odriozola ‏@urtzai Mai 20 @jaioarretxe @Txikillana behia susa, ardia arkara eta txerria ihel (ez dakit horrela idazten dan). Aurreko urtean ikasi nituen nik.
  • Urtzi Odriozola ‏@urtzai Mai 20 @jaioarretxe @Txikillana edo zaldia zan ihel? ez nago seguru :D

 

 

"Atsu hoi susaá ziok!" Halaxe esaten zuten nire kuadrillako mutilek, neska bat bero zegoela, edo kaleko hizkeran ‘calientapollas’ edo esateko. Gogorra bai. Baina guri natual-natuala iruditzen zitzaigun (jakina, gu geonegatik esaten ez zuten bitartean...). Egia esan, komentario nahiko matxista dela onartzen dut. Nahiko baino gehixeago ere. Miño niri beti halako grazi bat egin izan dit esaldi horrek: bi hitz nabarmentzen direlako, batez ere. Batetik atsoa eta bestetik susaá.

Uste dut, beste tokietan atsoa emakume helduari deitzen zaiola. Oiartzunen ordea hiru kasuetan erabiltzen da, eta inoiz ez emakume heldua esateko: emakume helduari atsoa esaten zaionean tonu despektiboan bakarrik esaten zaio. Eta bestela, ofizialki eta serio erabiltzen denean atsoa eta agurea ezkondu eta urteetan seme-alabarik izan ez dutenei esaten zaio. Eta hirugarren kasuan, ‘atsua’ edo ‘hau atsua’ ‘tia buena’ edo esateko erabiltzen da. Beraz, ez da harritzekoa Oreretakoek jartzen zuten aurpegia, mutil oiartzuar batek atsoa deitu eta guk (oiartzuar neskak) irripar lotsatiarekin erantzuten geniola ikusita. Oreretako neskek belarriskineko (zaplasteko) ederra ematen zioten bitartean.

Hasierako esaldiaren bigarren hitzak grazi gehiago egiten dit ordea: susaá, eta ez emakumea behiaren pare jartzen duelako (horrek ez du grazi askorik egiten, eta behiari gutxiago) baizik eta beti atentzioa deitu izan didalako animali bakoitzari modu batera edo bestera esaten zaiola ar-eske dagoenean. Jarraitu aurretik, animali mundua ezagutzen ez duzuenentzat (beno, nik ere gutxi dakit lau hankako animaliaz, baina baserritarren alaba izaki) argitu behar da, gizakietan bezalaxe gertatzen dela animalietan ere, hau da; arra urte osoan prest dagoela -eme-eske alegia- eta emeak denboraldiak dituela. Denboraldi horri deitzen zaio ar-eske egotea, eta animali mota bakoitzak bere izena dauka horretarako, jakin nahi? Ba, hona hemen Baztanen eta Oiartzunen esaten den eran (oso antzera bietan ere).

Behia bero dagoenean, behia susera dago (Baztanen) eta susaá (Oiartzunen). Behorra eta astoa, iel. Zerria, iñaus. Ardia, arkara. Zakurra oal, ohara (Baztanen) eta ohara (Oiartzunen). Ahuntza, uxkaá (Oiartzunen) eta Baztanen ez dakit.

Beti erakarri nau gai honek, egia esan ez dakit. Akaso erotikoa delako. Baina uste dut bere aberastasunagatik dela, izan ere, hitz bakarrarekin ulertu daitekeena (ar-eske) bakoitzak berea dauka... gustatuko litzaidake jakitea ea beste hizkuntzetan horrelakorik badagoen, eta batez ere, euskarazkoak osatzea. Noéren barkuan zeuden espezie guztiak nola (ze euskal hitzez) egongo ziren berotuz gero! Gustura hartuko nituzke zuen aportaziyuak... eta baita zuzenketak ere.

Ttikiya

etiketak: berbologia, oiartzun, baztan
Fermintxo
Fermintxo dio:
2013/05/20 21:08
Kaixo!
Interesik izanez gero, Imotzen (Nafarroan):
behiak susea
txerriak iraus
behorrak iel
hegaztiak axun
ardiak arkea
ahuntzak auzkea
zakurrak obera
katuak katara
Joseba
Joseba dio:
2013/05/21 23:52
Kaixo Ttikiya.
Oiartzun eta Baztan aipatzen dittuzu,bi mutur erran dezakegu Bidasoa- Baztan erreken onduan, biño tartean Maldaerreka eta Bortziriak daude bertzeak bertze, eta hitzen antzekotasunari begiratu ezkero, Urrotzeko euskarak antza haundia du Oiartzungoakin, aspalditik arreta deitu zidan honek.Bai hitzen aldetik eta baita ere doinauren aldetik. Atzo bertan egon nitzen lanean 4 oiartzuarrez inguraturik. Guk susara erraten dugu, konturatuko zara baztaneko susera eta Imotzeko suseak antza duten bezala, Urrotzeko susara eta Oiartzungo susaak aldaketa bera dutela, r-a alegia.Azienda bakotxari dagokienez, gureak zuenaren antzekoak dire, orain seguru ez banago ere, zakurrari ere iel erraten diogu. Zerbait aipatzekotan, nik gurasoei katoei buruz "otsailketan" dabiltzela entzun izan diet, Otsailean ibiltzen baitire ar-eske.
Azkenik, aipatu burutazio polita iruditu zaidala zurea!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024