Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Lekeitxioko seiñeruaren ipoiña

Lekeitxioko seiñeruaren ipoiña

txiko 2005/04/01 22:25
Honako hau Azkueren ipoiñ bildumatik etarata dago. Radixuan grabatzen gabizen ipoin sorta baterako bizkaiera estandarretik lekitxarrera itzuli neban, Aritz Olabarriagan laguntziakin (ez oraingo lekitxarra, baizik eta orain dala 100 urtekora; hittanoz dago). Behin ipoña grabatuta gero, penia emoten dezta idatzizko artxibua borratzia eta hamen argitaratuko dot. "Txiliren ipoña" edo "Behin ta betiko" izenez ezaguna da. Azkuek Lekeitxioko Jose Francisco Maruriri entzun zetsan umetan, beraz 1880 aldian izango zan.

Lekitton, orain hiru, lau, bostehun bat urte, beste uri askotan legez, penitente-izendun batzuk gau illunian, eskuetan zigor bat ebela eta gerrittik gora billoizik, ibilten ekijen. Arresiz inguraturiko urija zan. Urittik urteteko bost ate egozan arresi aetan eta ate bakoitzaren gan-aldian santuren baten irudija. Penitentiak irudi haren aurrian geldittu ta zigorrada ederrak hartzen ebezan.

Orduan gure egun honetako antzera, goizen, iñor baino goizago, arrantzaliak yagi oi ziran ta dira. Eta euren arteko geijenai penitenteren bat ikusijak bildurra sartzen eutsen. Gizon arek itxasora noiz juan ta noiz ez jakitteko, señeru-izendun bat egoten zan, iñor baino goizago jagi ta egunero bakar-bakarrik itxasua zelangua eguan ikustera juan bihar izaten ebana. Señeru aretxen aurrian gizon batzuk penitentiak aittatu ebezan behin eta eurak ikustiak emoten eutsen bildurra.

  • Eu ezaiz bildurtuten, Txili, alakoren bat dakusanean?
  • Neu bildurtu! Sarri orretarikoren bat edo beste goizaldian ikusi dduat nik, baiña dart-dart egin? Bijotz txatxarra da, gizonak, ezgauzakaittik taup-taup-taup egitten daben bijotza.
  • Eztau balijo gero gauza bat esan eta beste bat egittiak. Txili: hor gaberdi inguruan, norberaren gerizarik be ikusten eztan gau illun baten, buru-utsik, ortozik eta erdi-billoizik erraldoia lako penitente andi bat begijen aurrera, heu bakarrik hagoala, agertu baleikik, ez hintzake bildur izango?
  • Txo: inpernuko diabruak berak, penitente-jantzijaz agertuta, berari jarraituteko baliñost be, enintzake ni bildur izango, eneuskijo atzera egingo. Zelako bijotza da taupadaka dabillen bijotza? Zanen batetik dingilizka daukagula uste al dozue?

Hurrengo goizian, beti legez izarrakaz jagitta, Txili, oi ebanez, Talara itxasua ta goijak aztertzera juan zanian, gauza andi ta bere moduko bat ikusi eban, Tala goikotik beraganantz etorrela. Baltzen baltzez illunetan be geriza egitten eban. Urreratu ddakanian.

-Gabon, adiskidia –esan eutsan Txilik-: goizetik gabiltz, goizetik.

-Nahi goiz nahi berandu, hiri zer dausk?

-Hasarrez dator mutil hau. Gu be ba drogarako ezkozak txarrenak. Nor haix heu, tximizta hori ?

-Enakusk ?

-Nik ez ondo, heure eskutzar honetako zigorra izan ezik. Egingo neuke penitente eroren bategaz dihardudala. Nundik nora habil heu?

-Etxaukat barriketan jarduteko astirik; baina itaune gehijago ez egittekotan, erantzungo dauat. Gau osuan, nundik nora eztakidala ta neure gerizia baiño beste lagun baga, ibilli nabil. Egun sentija baino lehenago Oiz-Barrenera juan nahi neuke, nundik baneki.

-Egun-sentija baino lehenago! Mau mau! Ezta inpernuko diabrua bahintz bere.

-Lagun on bat baneuko, bai.

-Hori ikustiarren... eeee...

-Hator.

-Baiña nik... iiii...

-Orretaraezkero berba biko gizona haiz hi.

-Ez ni.

-Bart heuk ez al heuan eskiñi, edozein penitenteri lagun egingo euskijola?

-Baiña...

-Atxakijak, akiakulak daukazak hik.

-Eta zein arraijok dei egingo ddok, itxasoraterik baddagok?

-Eguraldi txarra, txalupak jaso ezindako itxaskija balaiegok, jarraittuko heusket?

-Bai, zegaittik ez?

Au esanaz, ezeban Txilik puzkatxo baten aurreko laguna ikusi. Agertu ddakanean, modu onetan jarraittu eben lehengo autua:

-Horra hor mendebal gogorra ta ugarte hori aiñako olatuak.

-Tximizta gorrija! Ni baiño iragarle hobia haiz.

-Bahator ala ez hator?

-Goazan.

Behingo baten heldu ziran Txili ta laguna San Pedroren makopera. Laguna aurrera juala ikusi ebanian,

-Adiskidia –esan eutsan Txilik-, irudi guren baten aurrian hago. Lege oneko penitentia bahaiz...

-Eta hiri zer?

-Niri neuri ezer ez, baiña... -Bildur al haiz?

-Bildur, zegaittik?

-Jarraittuko daustak?

-Noranahi.

Andik bigarren makopera, urijaren erdikora, bide handirik ez euken eta astirotxuago juan ta be laster helduko zirian. Txilik orduantxe be ez eban bere laguna gorputza zigorketan ikusi ta eskuak kaltzerpian ebazala, hitz honeik esan eutsazan:

-Heuk eure gorpuztzar hori astinduteko adorerik ezpadaukak, neuk, eskuak berotutiarren, zigortuko ddauat, bardin baderitxak.

-Berotuteko gogua daukak? Berotuko haiz. Harira eztatozan itaunak gizon txakillak egiten ddoezak.

-Ba heu arrain ona eteaizan...

-Bildur haiz?

-Zegaittik diraustak hori?

-Bildur haiz?

-Ez, enok bildur.

Irugarren uri-atia Atea deritxan aldaurian eguan, urittik Amoroto-alderako bidian. Mako haren goitxuan Andra Mariaren irudija agiri zan. An be, zigorraz ezer egin barik eta burua lotsaz legez makurtuta, etzan gelditu Txiliren laguna. Txilik orduan be zerbaitt esango eutsan, bestiak, katamotzaren begijak langoxe sutsuakaz albokera begiratuaz: “Aurrera”, esan ezpaleutso.

Uriko azken-etxia lepo-aldian itzi ebenian, Txilik (bestiari zerbaitt-erasotiarren alzan) izerdittan eguala ta astirotxuago ibilli ta be elduko ziriala esan eutsan.

-Izerdija! Bildur haizalako hago hi, oskil ori, izerdittan.

Bere buruagaittik oskilla entzun ebanian esku bijak ikabildu ta astakeriren bat esan eta egittera joian señeru indartsua; baina lagunaren hatzetan hamar erpe, amuak langoxe okerrak, ekusazala begittandu ddakan eta harrittuta ahua zabalik eta arnasa baga geldittu zan.

-Bildur haiz, oskil epel hori?

-Ez –harrausika legez erantzun eban; eta zelan ezekijala orduantxe emon eutsan ahuak bere bizitza guztiko lehenenego guzurra.

Txilik uste eban baino nekezago ta beranduago eldu zirian Kristo Portalekora. Hara ezkero, penitente ezaugarririk erakutsi ezik, ez eutsan aurria lagunduko, alperrik bestiaren ahotik txakilla nai oskilla nai bildurtija nai beste edozein iraun entzun. Heldu zirian noizbaitt. Laguna, Jaungoikozko irudi kurutzeratua ez ikustiarren, metarri atzetik aurreratu zan. Txili, zerbaitt esateko gurarijaz, burua jaso ta begijak zabaldu ebazanian, auntz-musturra ta agiñak bestiaren arpegijan begittandu ddakazan; eta katai batek emoniko gili-gilia langoxia eukalakuan, eskuaz garondua igortzi ebanaz batera, barre-algara izugarri bat egin eutsan auntz-arpegidunak.

-Bildur aiz? –itandu eutsan, baina ez gizon-berbakaz, auntzaren ijijiz baino. Txilik ez eutsan ezer erantzun.

Geruago ta bizkorrago ddoazan bijak, alkarren leijan, eritxi baten. Auriako bide medarretik Arrupainen ziar, Leako zubijan irago biar izan eben Olaeta atzian izteko; eta aingiratako toki arek bere etxeko zurkuluak besain ondo jakin arren, ez eban Txilik ezagutu ez etxerik, ez ibairik, ez zubirik, ez olarik. Oibar-ingurura heldu ziranian, kaltzak aratu ta errosarijogarauak atara ta hamabost arenak esaten asi zan.

-Alperrik –esan eutsan lagunak. Berak, lotordittatik itzarrita bailegoan ahua zabalik begiratu etusan.

-Alperrik -esan eutsan bestiak bigarrenez.

Txili, sugoiaren aurrian txorijak egoten oi dirian antzera, begijak itxi eziñik eguan gizagaixua: bijak geldi, bijak alkarri begira. Bildurra bera haragiz jantzi ta gizondu ahal balitz, elitzake Txili eguan besain margul ta zurbil egongo. Damututzakoak burpil baten bira biraka eun arpegi balebilz langoxe tajua erakusten eutsan Txiliri: txakurrik begi-erre ta sur-zapalenak, akerrik zahar ta bizartsuenak, urderik itxusi ta zikiñenak eta beste euron antzeko abere-mueta askok haren sorburuan burua agertuteko egiunia egin ebela zirudijan.

Txili errukarria!!, jaustera joian, bestia kar-kar-kar barre eginda lengo itaunia azkenez zuzendu eutsanian:

-Txili, sendokote horrek, entzuik ondo ta erantzuik behin da betiko: bildur haiz?

-Antiguako Ama Maria, bildur naiz!!! –esan eta Oibarko baselizatxuaren atia eskuakaz juaz, auzpaz barrura jausi zan.

Penitentetzakuak orduan bere erraijetako orroe arrigarri bategaz:

-Txili- esan eutsan- hurrenguan baketan laga egijok inpernuko diabruari. Neu nok. Ona hemen ezaugarrija. Neuria hintzan, neuria. Eskerrak emon egijozak eskuetako horri ta haguan lekuari.

Au esanda hots handi bat emon eutsan atiari eta bere eskuaren bost erpetzarren hatzak hantxe iratsirik itzi ebazan. Oibarren, Gizaburuaga-aurretxuan eta ibai-onduan gaur be baselizatxua zutunik eta osorik datza; baina barriraztua.

Txerrenen erpe-hatzik ezta bere atian aspaldijon ageri.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024