Paratxutistia Baztanen
Baztango irrati beterano honen S.O.S.ari (ez sosari) jaramon eginda, hara abixatu ginan atzo lagun bi, euren arazo tekniko batzu konpontzera. Horren aitzakixan, egun pare eder bat pasatzeko aukeria gajenkan. Baina ¡ai! esperantzia eta txarto ulertua zer dan, azkenian hau lehenengo biajia baino ez dok izan: toma de contacto, irratiko trastiak ezagutu, zer bihar dan eta zer falta dan... eta tamalez haien esperantzia ez dok bete (zerutik jaitsittako laguntza tekniko miragarrixa, ordu batzuen buruan arazotxo guztiak ezabatuko dittuana) eta gure asmuak bez (Arrosako zerbitzariko loturia behingoz gauzatzia, Xorroxinen uhiñetatik emititzen dirazen altxorrak Euskalherri osora zabaltzeko). En fin, zeozer lortu juagu: estudioko mahai eta ordenagailluaren sarrera-urteerak erregulatzia, Arrosara lotzeko dagozen arazuen diagnostikua eta soinu edizioaren misterixuetan murgiltzia. Baina.... baina baina baina, "daño colateral" bat jazo da, gure burua irrati estudixo leihotik behera botatzeko puntuan jarri ginttuana atzo.
Egoten dira ba, ordenagailluetan, karpetak eta artxibuak. Leihotxuetan gora ta behera genbixala, halako baten karpetak duplikatuta jeguazela, eta eliminatu bihar zirala. "Suprimir", "suprimir", "suprimir", "suprimir"... eta noski, hainbeste kuadro: "¿Está usted seguro de que desea eliminar...?". "Aceptar", "aceptar", "aceptar", "aceptar".... ¡glups! ¿Nun dagoz orain digitalizatutako 400 diskuak...? Begiratu, ia, beste akzeso direktotik... ¡desagertu dok! Ia, papeleran, ta... ¡ezebez! Isilttasuna. Izardi hotza. Ez da posible. 30 ordutako biharra ezin dok di-da beste barik desagertu.
Ba bai, desagertu da. Xorroxineko Fermintxo zuri-zuri, blokeatuta, nerbixuak jo biharrian... eta desesperaziñuaren ostian barrez lehertzen...
Halaxen ba. Ikasittakuak ikasitta, eta falta dirazenak falta, hurrengo baterako geratu juagu atzera, baina zeregin gehigarrixarekin: mp3 artxibo toneladak ekarri, galera dramatiko hori konpentsatzeko.
Eguen alua holan juan zan ba. Elbeteko herriko tabernan bazkaldu, arratsaldian segi irrati biharretan, eta gero Berroetara, Fermintxoren etxera. Ederretan ederrena, Kortari etxia. Etxe dotoria, biztanle maittagarrixendako. Kaxkagorri eta Xugux txakurrak barne. Sukaldian amandongillak prestatzen genguazela, edozerk ekartzen zeskuan negar-irrixa begixetara: iratargi betiak CD formiarekin, Erramun Martikorenaren dokumentala, irratiko kantu bat... danak ekartzen zeskuan gogora Xorroxineko hondamendixa, danak...
Xorroxin irratixa orain dala 25 bat urte sortua da, eta hainbeste leku ezagutu jittuk emisoriak: Erratzu, Irurita... harik eta gaur egunian dagoan Elizondoko eskoletan "paatu" arte, guardiazibillen kuartel ondo-onduan.
Kortarian lo egin eta bixaramonian Berroetatik egindako bueltatxuan ezagutu genduan bere aintzidarixa: Don Esteban 81 urteko abaria, jubilatuta dagoan arren elizatik bueltaka zebillena, oraingo parrokuari aste santuko opizixuetan laguntzen: harek sortu juan Arantza Irratia, 50ko hamarkadiaren bueltan, eta harek izan jittuan Frankoren polizia politikuarekin demandak. Baitta baten, radixoko materixala konfiskatzera etorri jakozenian, bere eskuekin dana hartu (emisora, pletinak, diskuak...) eta jo-ta-txikittu faszisten betaurrian, eta gero "Orain eruan" esan. Arrate irratixa etorri jatan gogora.
Arantza irratixa ittotzia lortu zeben baina, eta hango artxibuak banatu egin zittuan don Estebanek. Harek egindako elkarrizketak eta bertso saixo asko Xorroxin irratixan dagoz gaur egunian.
Xorroxin Baztan osua entzutziaz gain, inguruko baillara guztietara heltzen da. 8 bat langille daukaz, teorikoki hortik bizi dirazenak. Praktikan, kobratzen dittuezen orduak baino askoz be lan gehixago egitten jittuezek, eta Baztan eta inguruetan egindako lan soziala ikaragarrixa dok: euskeriaren prestijixua jasotziaz gain, eskualde guztia artikulatzen daben bizkarrezurra osatzen dau: konbokatoriak, salerosketak, hilleta-elizkizunak... entzule kopuru ikaragarri haundixa dauka, eta telefonua beti sutan jagok. Irrati libre "klasikua" ez dok (langilliak eta publizidadia jaukazak) baina ez jagok bururik: erabagixak bihargin guztien artian hartzen dittuk. Hau ona da alde batetik, baina ba daukaz bere alde illunak be: saixuak zuzendaritzarik ez izatian, gainbegiraketia esatari bakoitzaren gain geratzen da, produktuaren kaltian. Formula zaharkituak, elkarrizketa luzeegiak, gai ez oso interesantiak... sartzen dira batzutan irratsaixuetan, irratiko jentiak berak esandakua da. Gaur egungo Xorroxin oso ondo funtzionatu arren, uste dot asko hobetuko dala autokritikia jorratzen badabe.
Noski, Baztan Euskalherrixa dok gainera. Eta horretxengaittik, gure maximiaren jarraitzaillia: "máximo esfuerzo, mínimo beneficio". Halan, lau komunikabide jagozak inguruetan (Malerreka, Bortziriak, Baztan): Xorroxin irratixa, Ttipi-Ttapa telebista eta aldizkarixa, eta Xaloa telebista. Elkarlana bultzatzea eziñezkua dala jiñozkuek Xorroxineko lagunak; baina apur bat sudurra sartu ezkero, betiko usaina hartzen dok: "neu dakit gauzak onduen egitten", "geu profesionala, zuek afizionatuak", protagonismo gurak, alkar ezin ikusi pertsonalak... maldiziño betikua, euskaldunena. Gitxi izan, eta nahiz eta objetivo bardiñak euki, segi koño bakotxa bere bidetik, onena dalakuan, apur bat umillak izan biharrian. Ez gara kapazak autokritikia egin eta lagunarengandik ikasteko, eta gitxiago be haren ideia hobia dala eta elkarlanian hasteko.
Franco bat biharko juagu, ba, haren kontra batzeko kapazak izango gara behiñipehin. ¡Orraittiokan!
2005ko Epaillak 27, Alderdi Egunian idatzittakua.