Aragoiko euskal diasporan
Hala nabil bai, lagunaren zain etxian trago batzu hartzeko eta bere etxeko LSD lineia aprobetxatzen, denporia pasatzen, eta orakuluzalien zorixonerako, barriketan ibiltzeko denpora eta gogo (¿beta?) askorekin.
Zaragozatik idazten nabil. Hillian behin edo etortzen naiz Unibertsitatera, osteopatixia ikastera. Aurten seigarrengo urtez, eta datorren urtian "doktoradutzia", tesisa eta paripé ofizial guztiak etorriko ei dira.
Ederra da Zaragoza. Fatxa asko dagoz, baina baitta ezkerreko mobimendu indartsua be; bereziki anarkistia. Jentia sano-sanua da, euren azentu xarmangarrixarekin. Naparren modukuak dira, zeozelan deskribatzekotan. Sikuak, zuzenak eta ekintzailliak. Eta ba dago euskaldunik. Fisioterapia eta Beterinarixo ikastera etortzen dirazen uso-pasietaz gain (harek hiru urte eta hanka), bertan bizi dirazenik ba dagoz. Ni neu Pablo iruñarraren etxian egoten naiz, eta tratu asko daukat Tuterako Luisekin be. Bertan ondo baino hobeto integratuta bixak, baina euskaldun nortasuna ondo gordeta. Bihar dan moduan, ez ghetto baten.
Datorren hillia bereziki astuna izango da neretako. Aste bi jarraixan daukaguz seminarixuak, eta kontuan hartzen badogu mintegi bakotxa lau egunekua dala, ba... a zelako... palua! (Serafiñen laguntzia biharko neuke, ¿zela esaten da hori Eibarren? Zaragozan ez daukat eskura lexikoirik).
¿Hau zergaittik diñoten? Ba gustora juango nintzakelako Élgetako Espaloian antolatu dan blogisten topaketa horretara . Entre pitos y flautas, blogistetatik makiñatxo bat ezagutzen dittudaz onezkero, eta beste batzu be ezagutzeko kuriosidadez nago. Alkarri adarra jo, lizunkerixak dirala, galdera ikurrak dirala, argazki polittak dirazela... Gainera, morbillua emoten dezta frikixak harremanak "oholeztatzeko" dauken forma lotsatixa. Soziologixa klase baterako gaixa. ¿Zelan egingo dau salto plaza publikora bakardadian eta bere etxian pontifikatzen diharduan teknomanua?
Baina... justo arratsalde horretan Zaragozatik bueltako biajia daukat, autobusian. Lehelengo sasoiz heldu biharko nitzake. Eta behin nere betiko autobusez autobuseko saltuak egin eta gero, Élgetara azken saltotxua lagun kotxedun batekin egin biharko neuke. Eta, goguak bai, baina ez nago seguro blogistekin egotiarren hainbeste stress pagatzeko prest ete nagoan.
Azken momenturarte ezin jakin. ¡Suspensia hauxe da...!
... eta baita gaztelera ez diran beste hizkuntza bi be Aragoin. Bata kataluniera da, ekialdeko eskualde batzuetan egiten dabena. Eta bestea bertoko hizkuntza, batzuk gazteleraren dialektotzat oraindino hartzen dabenak, ofizialtasun aitorturik ez deukona, Aragoiera hain zuzen be, "la luenga aragonesa", "la fabla" (beste batzuk esaten daben legez).
Aragoiko euskal diasporakideentzako (eta baita edozein euskal hiztunarendako be) kopiatu dot aragoieraren aldeko web gunearen helbidea, non sinadurak biltzen dabilz hizkuntzaren estatusa aldarrikatuz eta baita hizkuntza batua eta modernoaren aldeko eskakizuna. Leloa, "Chuntos por l'aragonés": http://www.laragones.com
"Teruel existe y la luenga aragonesa también!"