Ixiltarzüna
Leihua erdi zabalik, gabardixa dok. Girua freskua, ixa epela. Udabarrixa jatork. Urriñian, rrrrr.... rrrr..... kotxiak pasatzen dittuk, eten barik baina egunez baiño askoz be gitxiago. Bat pasatu, eta hurrengua pasatu arte 15 segundo igual.
Kaletik jenterik ez. Espaloi luziak hutsik, eta hi hoia bakarrik, tarteka-tarteka kotxe bako kaliak ziharkatzen. 800 metroko kale luzia dakusk aurretik, semaforuetako gizontxo guztiak kiñuka, gorrittik orlegira eta alrebes, paso zebra hutsen gainian. Illuna jagok, baina argi indar anaranjaduzko illunttasun hirittarra dok.
Tasixak gora ta behera, argi orlegiarekin disponible, bezero ehizian. Baina gaur ez detzuet emongo, nere itxura patibularixua dala ta, plantoia emoteko aukerarik. Gaur oinez juateko gogua daukat, juan zaittie haixia hartzera. Gaur bide luzia gozatzen najabik.
Udabarrixak aurrera egitten dabenian, azahar lorak errebentauko juek eta gabardiko ibillaldixak denpora zaharretako gomutak ekarriko jestez. Hiri erdiko erreka zabal legorrari jarraittuta egindako etxera bueltak, bihotzeko ekaitzetan, usain bardiñarekin mozkortuta. Eta monoxido pizkat bebai, atsegiña. Xelebria, ni, naturazalia naizen hau, holan bizitzia asuntua. Karmeneko Serranos dorrietatik Kasal Popularraren ondotik pasatu, eta Benimaclet'erarte. Edo une gozo batzutan, Rio Nervion kalerarte, Moncadako bidian gora. Ai oroimina, ¡lehenengo maittasuna!
Monoxidorik ustelena lurrun ederra bihurtzeko bestekua.